Gizartea eta ingurumena

Gure ingurunearen gizarte-ongizatea eta ingurumen-kontserbazioa lehen mailako helburuak dira Goierriko bilakaera arrakastatsua izan dadin.

Gizarte aldakorraren eskakizunetara egokitzen ari gara etengabe, eta Goierriko gizarte-eremuan sortzen diren eta udal-mailatik kanpo geratzen diren kezka eta premiei erantzuten diegu, eskualdeko agenteekin lankidetzan.

Era berean, Goierriko Agenda 21 programaren bitartez, hainbat ingurumen-proiektu garatzen ditugu, udalerri jasangarriak, efizienteak eta dinamikoak lortu ahal izan daitezen eta udalerri horietan ingurunearekiko ardura zaintza lehen mailako premisa izan dadin.