Goierri Valley

Goierri Valley 2017an, Goierriko industriaren eraldaketaren motor izateko helburuz, sortutako enpresa elkartea da. Honen helburua Goierri eskualdeko industria garapena promozionatzea da, gure enpresa ehunean parte aktibo diren enpresa eta eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetza mota oro sustatzen duena.

Enpresen unean uneko proiektu eta beharrei era eraginkorrean erantzuteko tresna da eta bost erronkari erantzuten die:

  • Interkooperazio sarea: eskualdeko ETEen arteko eta ETE eta enpresa traktoreen arteko elkar ezagutza eta harremanak sustatzen ditu, proiektu desberdinen bidez.
  • Enpresa traktoreen arteko lankidetza sarea: eskualdeko enpresa traktoreen arteko elkar ezagutza sustatzen da, sinergiak batu ditzaten, indarrak batuz.
  • ETEa indartzea: elkarteko ETEei sortzen zaizkien beharrei erantzuteko aburuz, elkartea osatzen duten enpresa eta eragileen bidez ETEak sendotzeko lan egiten da.
  • Elkartearen ikusgarritasuna: komunikazioa eta hedapena du helburu.
  • Balio erantsizko zerbitzuak: enpresei bestelako zerbitzuak eskaintzea bilatzen da.

Informazio gehiagorako egin klik lotura honetan (https://www.goierrivalley.com/eu/)

Kontakturako telefonoa: 943 16 00 40

kaskohori