Goierriko Gizarte Kontseilua

Aurrekariak

GIZARTE KONTSEILUA

2005. urtean Goierrin burutu zen Plan estrategikoan 3 esparru jorratu ziren: Arlo Ekonomikoa, Ingurumena eta Gizarte Gaiak.

Gizarte arloari dagokionez, buruturiko hausnarketaren ondorioz hainbat ekintza aurrera eramateko erabakia hartu zen eta horietatik ondokoak lehenetsi ziren:

  • Etorkinei zuzenduriko arreta-plana burutzea
  • Herritarren parte hartzea bultzatzea
  • Eskualdeko Gizarte baliabideen gida garatzea
  • Eskualdeko Gizarte Kontseilua eratzea

2006. urtean ekintza hauetako batzuk abian jartzen hasi ziren, eta horien artean Gizarte Kontseilua eratzea, organo hau etorkizunari begira eman beharreko pausoak zehazteko garaian erabakigarria izango baita.

Zer da?

Goierri eskualdeko gizarte kontseilua, aholkularitza organo bat da, informazioa, azterketa, eztabaida eta aholkularitza gune bat, eskualdeko gizarte arloan lan-ildo estrategikoak garatuko dituena.

Helburuak

Bere helburua eskualdeko eragileekin, gizarte kohesioaren inguruan hausnarketa bateratu bat bideratu eta sustatzea da, batez ere etorkizunari begira proiektu ezberdinak garatzeko.

Elkargunerako espazio bat da, ikuspuntu desberdinak dituzten eragileak biltzen dituena eta elkarlanean oinarrituz Goierritarren bizi kalitatea hobetu nahi duena.

Osaera

Goierriko gizarte kontseilua eskualdea osatzen duten 18 udal erakundeek, zein gizarte arloan diharduten entitate eta elkarte desberdinek osatzen dute.

Zure elkarte edo entitateak bertan parte hartu dezakeela iruditzen bazaizu, jarri zaitez gurekin harremanetan.

 

Kontakturako telefonoa: 943 16 09 70