Azken urteetako proiektuak

Atal honetan, gizarte arloaren aurreko etapan landu ziren proiekturik esanguratsuenetariko batzuk jasotzen dira.

Aniztasunaren kudeaketarako eta elkarbizitzarako goierriko plana

Goierri Kolore

Jatorri ezberdinetako pertsonak batzearekin, bizitzeko eta mundua ulertzeko era anitzak elkarrekin bizitzen jartzen dira, eta honek, goierritar guztiongan aldaketa zein egokitzeak eragiten ditu. Guztion esku egongo da egoera hau gure gizartea aberasteko aukera bat bezala hartzea.

2007an Goierriko Immigrazio egoeraren azterketa diagnostikoa egin zen eta bertan hurrengo urteetarako lan-ildoak markatu ziren.

Plan hau, lan taldeen bitartez hainbat eragilek (hezkuntza, enplegua, aisialdia, kultura, euskara, osasuna, etab.) zein jatorri ezberdinetako etorkinek egindako ekarpenekin sortua izan zen.

 

Deskargatu Immigrazio egoeraren azterketa diagnostikoa

Deskargatu Aniztasunaren Kudeaketarako eta Elkarbizitzarako Goierriko Ekintza Plana

Goierri zure eskura!

Gida hau etorkinei ez ezik, Goierriko gizarte arloko baliabideak ezagutu nahi dituen edonori dago zuzendua. Etorkinekin lan egiten duten erakunde zein elkarteentzat lagungarri den erreminta bat ere bada. Gida honek, amaieran, beste hizkuntza batzuetako hainbat hitzez osatutako hiztegitxo bat dakar.

Goierrin hitz egiten diren sei hizkuntzatan dago itzulia: euskara, gaztelera, errumaniera, arabiera, frantsesa eta ingelera.

Esperientziaren Eskola

Esperientziaren eskola 1

Harremanak bultzatzeko gunea, lan mundua utzi duten Goierri eta Urola Garaiko adineko pertsonek gure gizartean positiboki eragin ahal izateko baliabide egokiak izan ditzaten. Horrela esperientziak landuz, elkar trukatuz eta era berean, kultura eta hezkuntza maila egokiak lortuz.

Nori zuzendua:

50 urtetik gorako pertsonei. Ez da beharrezkoa aldez aurretik titulazioa izatea.

Helburuak:
     - Garapen pertsonalaren sustapen, fisiko, psikiko eta sozial egokia ematea.
     - Heziketa errealitate soziala aztertzeko eta ulertzeko moduaren ikuspegitik.
     - Talde honek gizartean eragiteko ahalmena izatea.

 

BABESGABETASUN EGOERAN DAUDEN ADINGABEKOTENTZAT ESKUALDEKO ZERBITZUA

2012. urtean Goierriko gizarte zerbitzuetako behar orokorrak jasotzen zituen txostena burutu zen, bertan eskualdeko gizarte langileek hainbat aldarrikapen egin zituztelarik. Horien artean, babesgabetasun egoeran zeuden adintxikikoei behar bezalako zerbitzua eskaintzeko zituzten zailtasunak.

Aldarrikapen hauei erantzuteko, fase ezberdinetan banatu den prozesu bat abiatu da:

1. Fasea

Lehenik eta behin, haur eta nerabeen babesgabetasun arloko errealitatearen inguruko diagnosia burutu da. Lan honek ondokoa azaleratu du:

     - Diagnosiaren bitartez egiaztatu da Goierrin babesgabetasun egoerak badaudela. Egoera hauek larritasun maila ezberdina dute, baina denak dira landu beharrekoak.

     - Gizarte langileek kasuistika ezberdinak lantzen dituzte, baina babesgabetasun egoerek eskatzen duten espezializazioa ez da bermatzen.

     - Eskualdeko hainbat udalerritan ez dago zerbitzu hau eskaintzeko aukerarik baliabide faltagatik.

2. Fasea

Horiek horrela, 2015. urtean Izan Enpresa kontratatu zen aurretiazko diagnosi horretan oinarrituz identifikatu ziren babesgabetasun kasuen bakarkako diagnostikoa eta jarraipena egiteko. Kontratazio hauek eskualdeko udalen eskutik burutu badira ere, zerbitzua Goiekiko bulegoetan eskainiko da.

Fase honek ondoko ekintzak barne hartzen ditu:

  • Babesgabetasun egoeran dauden kasuen ikerketa
  • Ikerketa taldearen superbisioa
  • Gizarte zerbitzuei aholkularitza

3. Fasea

Egiten diren bakarkako diagnosi horietatik abiatuz identifikatzen diren behar espezifikoen araberako interbentzioa burutu beharko da (interbentzio planean jasotakoa).

ERRETIROA PRESTATZEKO SAIOAK

ERRETIROA SAIOA onaGueske eta Goierri Eskolarekin elkarlanean buruturiko ekimen honek, erretirora heltzeko adinean dauden pertsonek, gizartean aktiboki parte hartzen jarrai dezaten bilatzen du, gizartean integratuta manten daitezen bizitza laboralean lortutako ezaguerak eta esperientzia partekatuz.

Bere helburuen artean daude:

  • Erretiroa hartuko duen pertsonari, egoera berri honi eta honek izan ditzakeen inplikazioei aurre egiteko erremintak eman
  • Aro berri honek dituen ezaugarriei buruzko benetako informazioa eskaini
  • Euren aisia modu probetxugarri batean kudeatzeko gomendioak eman: bizi osoan zeharreko ikaskuntzaren bidez, maila pertsonalean edo elkarte baten bidez gizartean parte hartzea bultzatuz, ...

Horretarako ondoko ekintzak burutzen ari gara:

  • Goierri eskolarekin hitzarmena, Erretiroa Prestatzeko saioak bere urteko programan barneratzeko     
  • Enpresekin kontaktuak, erretiratzeko adinean dauden langileak programara bideratzeko   
  • Programaren difusio orokorra

 AITZINDARIAK EKIMENA

Pantalla 1 001Goiekik GFAaren babesarekin (Etorkizuna Eraikiz) eta eskualdeko agente batzuk kaguntzarekin (Berritzegune, emakumeenelkarteak eta berdintasunaren teknikalariak) egindako proiektu piloto honen helburua emakume zientzialariak, teknologoak eta asmatzaileak ikusgai egitea da, eskualdeko ikastetxeetako (Beasaingo La Salle eta Murumendinen eta Ordiziako Urdaneta) lehen eta bigarren mailako ikasleek egindako bideo motzen bitartez.

 

Bideo hauek sortutako Youtuberen kanala osatzen dute. Dossier eta publikazio digitala ere editatu dira emakume hauen informazioarekin eta zientzietako mundurako bere ekarpenak bilduz.

Erronka STEM diziplinak nesken arteko dinamika berritzaile eta parte-hartzaileen bidez erakartzea da.
Informazio gehiago:

1.Aitzindariak-Pioneras Youtube kanala
2.Erakusketa Igartzako Jauregian
3.Dossier digitala
4. pdf 2017ko XIV. Berdintasunerako Gunearen Kartela (301 KB)
5. Ikastetxe parte hartzaileak

murumendi 2       la salle 3

 

 

Kontakturako telefonoa: 943 16 09 70