Zer da Industria?
Goierriko industria babesten, bultzatzen eta dinamizatzen dugu, gero eta lehiakorragoa izan dadin. Urteak daramatzagu eskualdeko ETEak eta enpresa eragileak bultzatzen, eta jakintza handia eskuratu dugu egungo industria-sareak dituen ahalmenen inguruan. Horren eta Goierriko enpresen inplikazio handiaren ondorioz, Goierri Valley elkartea sortu da.
Goierri Valley industria garatzeko dugun formula nagusia da. Goiekiren asmoa enpresak elkarte horretan txertatzea da, aukera, abantaila eta hobetzeko bide gehiago eskaini baititzakegu elkartearen barruan.
Gaur egun, Goierri Valley elkarteak produktu sorta handia bildu, garatu eta kudeatu dezake, eta Goierriko industria-soluzio integralak eskaini ditzake.
Industria-sare osoarekin konprometituta gaude, eta elkartekoak ez diren Goierriko enpresen premiei ere erantzuten diegu.
Kontakturako telefonoa: 943 16 00 40