web

Enplegu lan taldea

Baztertutako taldeen integraziorako Gizarte-laneratze ibilbideak lan-taldea eskualdeko gizarte batzordean planteatu ondoren sortu zen interesa zuten eragileekin, Goieki buru zutela. Hasiera batean Caritas eta Sarea fundazioak parte hartu zuten eta ondoren Peñascal, Goierri Eskola eta Gurutze Gorria batu zitzaizkien.

Gaur arte egindako lanarekin lorturiko emaitzak ondoren azaltzen ditugunak dira:

Goierriko jarduera ekonomikoa industria sektorean oinarritzen da batez ere. Gaur egun, gutxi gora behera enpleguaren %50 industria sektorean kontzentratzen da eta %46a zerbitzu sektorean, zeinetan turismoak bere presentzia asko handitu du azken urteetan.

Industria sektoreari dagokionean, argi eta garbi adierazi behar da metalmekanika sektorea dela non %78 enplegua 10 enpresatan kontzentratzen delarik. Enpresa gehiengoa ETE txikiak dira mikroenpresa izena eman diezaiogukenak. Laburbilduz, enplegu eta jarduera kontzentrazio indartsua duen errealitate baten aurrean

Errealitate sozio ekonomiko honek adierazten digu eskualdeko enpresa kontratatzaile gehiengoak industrian guztiz kualifikatua edo zerbitzu sektorean espezializatutako profila bilatu edo eskatzen dutela, honekizaera marjinala duenez gero kualifikazio gabeko edo baxuko profilen langabetu poltsa garrantzitsuak sortzen ditu adibidez lehen sektoreko aktibitatean.

Lan merkatuaren bilakaerak 2018ko azarora, langabezi-tasa Goierriko eskualdean %8.2an zenbatzen du, 1.724 pertsonetan. Gizonezkoena %5,9 da eta emakumezkoena %11koa.

GOIERRIKO LANGABEZIAREN EZAUGARRIAK
Adinaren arabera langabeziaren banaketa (%):

Goierriko langabeziaren ezaugarriak


IKASKETEN ARABERA GOIERRIKO LANGABEZIAREN EZAUGARRIAK:
Lehen mailako ikasketekin ESO/DBH 41,88% (705 pertsona)
Lehen mailako ikasketa bukatuekin %17,63 (325 pertsona)
Lehen mailako ikasketa bukatugabeekin %11,43 (203 pertsona)
Alfabetatu gabeak %0,58 (12 pertsona)

Goierriko langabezia ikasketen arabera

Ziurta dezakegu industria-sektoreak kualifikatutako eskulana eskatzen duen arren, badugula Goierrin langabetu kolektibo bat lan merkatura nekez sartuko dena eta hor areagotu behar genituzke gure ahaleginak hurrengo urteetan.
Zentzu horretan bi proiektu proposatu dira:

GIZARTE ETA LANERATZE IBILBIDEAK ETA LANERATZE ENPRESAREN BI PROIEKTU PILOTUREN GARAPENA. 

1 ENPRESA: JARDUERA ANITZEKO ENPRESA

Enplegu lan taldea 1
2 ENPRESA: ARROPA BERRESKURATZE ENPRESA

Enplegu lan taldea 2

 

Kontakturako telefonoa: 943 16 09 70

Gizarte Arloa

Gure ingurunearen gizarte-ongizatea eta ingurumen-kontserbazioa lehen mailako helburuak dira Goierriko bilakaera arrakastatsua izan dadin.

Gizarte aldakorraren eskakizunetara egokitzen ari gara etengabe, eta Goierriko gizarte-eremuan sortzen diren eta udal-mailatik kanpo geratzen diren kezka eta premiei erantzuten diegu, eskualdeko agenteekin lankidetzan.

Lehiaketa

Goiekin urtero ospatzen dugu Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketa, sustatzailearen irudia bultzatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta abertastasuna sortzeko helburuz. Lehiaketa honetan hainbat kategoria daude, Enpresan Buruturiko Proiektu Berritzaile Onena, besteak beste. Produktu, prozesu, marketin, antolaketa eta beste arloetan berrikuntza proiektuak gauzatzen dituzten ETEei zuzendutakoa da. 

Proiektu berritzaileren bat baduzu, jarri gurekin harremanetan, informazio gehiago jasotzeko.

Azken urteetako proiektuak

Goiekiko Industria Arloan azken urteetan honako proiektuak garatu dira:

INDUSTRIA FOROA

Goierri eskualdeko industria jardueraren jasangarritasun eta lehiakortasuna sustatzeko sortu zen lan taldea da Industria Foroa. Eskualdeko enpresez gain (Ampo, Orkli, Irizar, Indar eta Hine), Goierri Eskola, Goierri Goi Maila Eskola, Goieki eta Lortek-eko ordezkariek parte hartzen dute bertan.


Industria garapenerako erronkak identifikatu eta horien inguruko hausnarketaren bitartez, lan-ildoak definitu eta burutzean datza foroaren egitekoak. Orkestra (Lehiakortasunerako Euskal Institutoa-Deusto Fundazioa) eta Goiekiko pertsonez osaturiko lan taldea da lankidetza prozesu hori fazilitatzeaz arduratzen dena.


Batik bat garatu diren proiektu nagusiak honakoak izan dira:

• Konpetentzia transbersalen garapena industria jardueran.
Konpetentzia transbersalek enpresaren jardueran zuzenean eragiten dutela argudiatuta, lidergo, komunikazio, sormen edota mugikortasunerako gaitasunen garapenerako lan egitea adostu zen.
Hiru lan-ildo jarri dira martxan: lehen eta bigarren hezkuntza; lanbide heziketa eta goi mailako ikasketak; eta enpresa esparrua.


• Industria 4.0
Industria 4.0 gaiak enpresako arlo guztietan duen eragina ikusita, enpresei teknologia hauen inguruko ezagutza gerturatzea, barne hausnarketa sustatzea eta enpresetan aplikagarritasuna aztertzea izan da helburua.
Honako tailer hauek ospatu dira: zibersegurtasuna, errealitate areagotua, errealitate birtuala, big data, cloud computing, robotika eta fabrikazio gehigarria.

ENERGIA BALIO KATEA

Goiekik estrategikotzat izan du energia sektorea eta urteak igaro ditu energia sektorearen inguruan lanean. Energia sektorean Goierriko enpresek izan duten pisua handitzeko asmoz, eskualdearen energia balio katea aztertu zen.

Proiektuaren helburua Goierriko enpresek osatu duten energia balio katearen mapa osatzea izan da, ekoiztu eta garatzen dituzten produktu edo zerbitzuen arabera.
Etorkizunera begira, estrategikotzat definitu den energia sektoreak Goierriko eskualdean duen pisua handitzeko asmoz, enpresak energia sektorera dibertsifikatzera bultzatu eta elkarlanaren bitartez balio erantsi handiko proiektuak garatzea bilatu da.

Proiektu honek honako ardatzak izan ditu:

• Goierriko enpresen energia balio klatearen mapa irudikatzea
• Energia sektoreko aukera eta merkatuaren joerak identifikatzea
• Identifikatu diren 5 azpisektoreen energia balio katea garatu (Offshore energia eolikoa, Onshore energia eolikoa, Oil&Gas, itsas korronteen energia eta olatuen energia).
• Merkatuko aukerak eta eskualdeko baliabideak lotu, energia sektoreko balio erantsi handiko proiektuak garatzea.

Lortutako emaitzak:
Landu den balio katean Goierriko eskualdeak energia berriztagarrietan duen indarra azpimarratu behar da, bertan azpisektore desberdinetan diharduten 26 enpresa identifikatu baitira. Energia berriztagarri hauen artean Offshore energia eolikoa, itsas korronteen energia eta olatuen energiak aurkezten dituzten aukerak aipatu behar dira etorkizun oparoa eta lehiakide kopuru baxua baitute gaur egun

AHULTASUN EGOERAN DAUDEN ENPRESEN SENDOTZEA

ETE batzuen enpresa handiekiko menpekotasuna ikusita Gipuzkoako Foru Aldundiak egoera honi aurre egiteko asmoz, lurraldeko enpresak sendotu eta trebatzeko programa bat jarri zuen habian. Proiektu honetan EHU, Tknika eta tokian tokiko garapen agentziok parte hartu dugu.

Programaren helburua Gipuzkoako enpresa hornitzaileak sendotzea izan da, ETEek ikuspegi askotan izan zitzaketen menpekotasunak murriztuz.
Horretarako, hiru ildo nagusitan banatu da proiektua: enpresaren epe laburreko jarraipena ziurtatzea, kudeaketa eredua definitzea eta enpresaren lehiakortasuna hobetzea.

Lortutako emaitzak:
Goierrin bederatzi ETEk hartu dute parte. Enpresetan honako aldaketak eman dira: arlo komertziala sendotzea, enpresa egitura osatzea, estrategia definitzea, zertifikazioak lortzea, etb.

ONDAKINEN BIRBALORIZAZIOA

2011an Goierriko hiru enpresek ikerketa zientifikoa eta balio erantsizko produktu berri baten garapenaren aldeko apustua egin zuten, Goiekiko Industria Arloak sustatuta.

Proiektuak Ondakinen birbalorizazioa 2

Bide horretan Birzitek enpresa sortu da. Produktu xurgatzaile higienikoak (haurrentzako fardelak, heldunentzako xurgatzaileak eta abar) birziklatzeko eta hondakinen frakzio ezberdinei irtenbide berritzaileak emateko. 216 urtean Ecoembes erakundearen R saria jaso zuten, merkaturatzen diren produktu berrietan birziklapen eta iraunkortasun neurri berritzaileak aztertzeagatik.

Proiektuak Ondakinen birbalorizazioa 1

Adimen Lehiakorra

Goierriko industriaren garapen jasangarria sustatzea Goiekiren helburu nagusietako bat den heinean, hainbat ekintza eta jarduera burutzen ditugu aukera berri horiek identifikatzeko helburuz. Berebiziko garrantzia du eskualdeko enpresen lehiakortasunean eragina izango duen berri oro jasotzea eta bide horretan Zaintza Sistema propioa garatu dugu, berrikuntzaren arloan eskualderako etorkizuneko sektore estrategikoak identifikatzen lanean jarraitzeko.

Zaintza sistema honen helburua berrikuntzak egin, negozio aukera berriak identifikatu edo aurreratu, enpresen lehiakortasun egoera hobetu, erakundeen lana indartu eta eskualdeko biztanleen ongizatea eta bizi kalitatea sustatzea ahalbideratuko duen informazio guztia behatu, jaso, aztertu eta hedatzea da. Honako ekintzetara bideratzen da zaintza:

- Smart Mobility
- Industria 4.0
- Energia

Back to top