web

Goieki-n honako zerbitzuak eskaintzen ditugu enpresa sortzeko garaian ematen den laguntzaz gain:

  • Informazioa eta orientazioa: Enpresa ekimen berriak sortzeko beharrezko informazioa eskaintzen dugu.
  • Aholkularitza: Negozio ideiaren bideragarritasuna aztertzeko bidragarritasun plana tresnan oinarritzen gara.
  • Prestakuntza: Ideia garatzeko eta enpresa kudeaketari buruzko prestakuntza (ikastaroak, programak, tailerrak...)
  • Finantzazioa: Entitate finantzario ezberdinekin hainbat hitzarmen ditugu merkatuko baldintzak baino hobeagoak dituztenak.
  • Enpresa gunea: Eskualdean balio erantsia eskaintzen dituzten enpresentzat aldi baterako kokapena eskaintzen dugu Goiekik dituen 3 enpresa guneetan
  • Indargune zerbitzua: Goiekik martxan dauden enpresen eskuetara jarri berri duen zerbitzua da. Helburua, alde batetik, dagoeneko abian dauden enpresei kontsolidazio fasean laguntzea da, eta beste alde batetik, enpresek beren negozioari buruzko hainbat alderdiri buruzko galderak eta kezkak argitzeko zerbitzua da, esate baterako, enpresaren errentagarritasuna, pertsonak, enpresaren ondorengotza, etab.

 

1- Zer eskaintzen du zure enpresak?
Nire enpresak kalitateko jostun lanak eskaintzen ditu, izan ere arreta pertsonalizatua, prezio ekonomikoa eta segurtasuna eskainiz. Guzti hori ticketean islatua dago.
2- Zerk bereizten zaitu gainerakotik?
Beste lantegi batzuekin daukadan desberdintasuna dendan sartu bezain laster nabaritzen da. Lantegia eskatzen didaten beharren arabera lan egiteko josteko makina desberdinez prestatua daukat, denda barruan intimitatea eduki dezakete daukadan aldagelan aldatuz, itxaron espazio bat daukat kafemakina batekin,baita komuna ere. Garbiketa garrantzitsua da eta dendako usaina ere, izan ere gureak sartzera gonbidatzen zaitu.
Bezeroak prezio-zerrenda ikusi dezake eta giro ona dago, segurtasuna eta lasaitasuna ematen dituena. Dena oso txukun antolatua dago eta oso garbi.
3- Zergatik erabaki duzu enpresa bat sortzea? / Zer bultzatu duen horretara?
Enpresa hau herrian nabarmendutako beharrean pentsatuz sortu dut. Lokal komertzial bat hartzea iruditzen zitzaidan formula egokiena zela jarduera hau aurrera eramateko. Publiko guztiari irekita, eta etxe pribatu batera joatea baina erosoagoa dela iruditzen zait. Horregatik Atelierra sortu dut ordutegi finko batekin guztientzat zabalik egongo dena publiko eta definituta dauden ordutegiaren barruan.
Jostun lanak egitean sentitzen dudan pasioak bultzatu nau negozioa zabaltzea. Oso zoriontsu sentitzen naiz, lasai nago eta lan honek bizi-kalitate hobea eskaintzen dit.
Denda garbi dago eta lana garbia da, negozioa martxan jarri aurretik nuen lana ez zen batere garbia eta ordu asko sartzen nituen egoera gogorretan.
Gustatzen zaidan lana egitea eta jendea dendara gustura datorrela ikusteak ematen didan pozak aurrera egitea bultzatzen dit.
4- Zein dira aurkitu dituzun oztopoak?
Negozioaren hasieran izan ditudan oztopo nagusiak finantzaketa falta eta bidean aurkitu ditudan hainbat pertsonen konfiantza eza izan dira. Proiektua bideragarria ez zela ikusten zuten pertsonak zeuden eta nire negozio ideia errentagarria ez zela ikus arazi nahi zidaten.
Proiektuko bigarren etapan, behin enpresa eratuta, informazio okerra eta gestoriarekin edukitako komunikazio gaizki ulertuak izan dira nire oztopo handienak. Baina nire izaera borrokalariari esker, hesi guztiak gainditzea lortu dut.
5- Ze laguntza izan dituzu enpresa bat sortzeko orduan? / Zer da gehiago balioetsi duzuna? / Zeren falta somatu duzu?
Jatorritik izan ditudan bi laguntza bakarrak nire lagunengatik jasotako animoak eta Goiekin eskaini didaten informazio guztia izan dira. Eman behar zen pauso bakoitzaren gainean informatu didate.
Mailegua eskatzea erabaki nuen entitate finantzieroko zuzendariak nire proiektua aurrera ateratzeko egin duen borroka guztia ere asko balortzen dut. Babes hori daukazula ikusteak ilusioasko egiten du.
6- Zer aholku emango zenioke hasiko den norbaiti?
Pertsona ekintzaile gisa zure bezeroei zerbitzu ona eskaintzeko gai zarela seguru bazaude eta aurrera egiteko indarra daukazula uste baduzu, negozio baten hasiera oso gogorra delako, borrokatu egin beharra dago. 
Negozioaren hasieran autonomoei gertatzen zaiguna hasieran dena ordainketak egin eta dirua gastatzea delaren sentsazioa edukitzea da, baina gustuko duzun zerbait egiteko, borrokatu egin behar duzu. Zuk sortutako lanpostura zoaz eta gauzak ondo egiten badituzu, jendeak esfortzu hori eskertzen du eta horrek zoriona eta lasaitasuna ekartzen dizkizu, niri bizitzan gehien gustatzen zaidana jostea baita.
Negozio bat hasteak zure alboan zein dagoen ikusaraziko dizu, eta horrek batzuetan etsipenak ekarriko dizkizu, baina Goiekikoak eta benetako lagunak bezalako jende apartak bide guztian alboan edukitzea eta baloratzea ekarriko dizkizu. Negozio baten hasiera gogorra da, baina ederra ere, asko ikasten duzulako eta pertsonak nolakoak garen konturatzen zarelako.
Benetan gustuko duzun gauza bat egiten baduzu, bizitzan lortuko duzu, batez ere maitasunez eta dedikazioz egiten badira, gauza txar guztiak desagertzen joango dira.

 

1-Zer eskaintzen du zure enpresak?

 

OPTIMIZATZEA: Errendimendu handiena edo zerbaitetan onura lortzea.

 

Beraz, enpresako barne Marketin (prezioarekin, produktu), hornitzaile-Kudeaketa, Merkataritza-Kudeaketa, eta Marketinareekin arloetan Optimizatzearen prozesua. DAFO metodoaren bidez Informazioa lortuz, bera analizatuz eta errendimendu edo onura handiena lortzeko Marketin-erreminta egokiak eskaintzea.
2- Zergatik erabaki duzu enpresa bat sortzea? / Zerk bultzatu zaitu horretara?
OPTIMIZA Proiektuaren ideia 20 urteetan zehar lortutako esperientzia eta harremanetatik sortua da.
Denbora guzti horretan zehar, enpresa asko izan dira marketin, kudeaketa komertzialean eta hornitzaileen arloetan aholkularitzaren beharraz hitz egin dutenak. Horietan gehiengoa tamaina txiki edo ertainak izan dira. Izan ere, ez daukate jakintza, denbora edo beharrezko baliabideak gai horiek kudeatzeko.
Hutsune horien jakitun izanda eta negozio aukera bat aurreikusiz, OPTIMIZA proiektua martxan jartzea erabakitzen da. Gainera burututako merkatu analisien ondorioz, aurreikusitako beharra proiektua martxan jartzeko bideragarri dela ziurtatzen dute.
3- Zein dira aurkitu dituzun oztopoak?
Zorionez martxa jartze fasean ez naiz proiektuaren bideragarritasuna zalantzan jartzea egin duten oztopoekin aurkitu. Eta oztoporen bat egon bada, ez dut oztopo bezala ulertu nahi izan.
Administrazio publikoaren egin beharreko tramiteak, edo beste entitate pribaturen batekin egitekoak ongi eta zuzen joan dira. Baliteke "papeleoa" egiteko unean, martxa jartzea pittin bat atzeratu duten gairen batekin topo egin izana, baina ez gaitz handirik.
Merkatuan sartzeko barrerei dagokionez, ez daude gehiegi, ez legalki ezta lehiakideei dagokienez. Zerbitzu berritzailea dela uste dut, komertziora oso bideratuta eta espezializatua, beraz oraindik esplotatu gabeko merkatu bat dela.
Momentu honetan, behin martxan topatzen ari naizen oztopoa zuzentzen naizen komertzio eta enpresen perfilak, Marketina soilik publizitate bezala ulertzen jarraitzea da. Komertzial-salmenta kultura falta izatea izan daiteke nire oztopo nagusiena.
Nahiz eta hori prozesu osoan zehar kontuan eduki, nire helburutako bat bezeroaren lekuan jartzea da eta zergatik erosten duen ulertzea da. Marketina beraien bezerora esfortzu OPTIMO bat eginez iritsaraziko dien herramienta bat dela ulertaraziz.
4- Ze laguntza izan dituzu enpresa sortzeko orduan? / Zer da gehien balioetsi duzuna?/ Zeren falta sumatu duzu?
Laguntza nagusiena nire familiatik jaso dut. Beraiek bultzatu didate nire ideia paperetik errealitatera bilakatzen. Batez ere nire arreba Liernik, beste ekintzaile bat guztiz eredu izan dena niretzat. Inspiratu didana eta pilak jarri dizkidana. Lierni (Nare Estetika) bere buruagan sinistu zuen eta bere negozio ideian, bizi izan dugun krisialdi gorrenetako batean jarri zuen martxan, eta 10 urte beranduago bertan jarraitzen du ilusioz lanean.
Baita ere GOIEKIri beraien babesa, laguntza eta baliabide materialak eskertu.
Gaur egun ez dut ezer ez faltan botatzen. OPTIMIZA martxan jartzeko nituen beharrak positiboki asetuak izan dira. Babes pertsonal eta profesionala, laguntza ekonomikoak eta materialak...

5- Ze aholku emango zenioke hasiko den norbaiti?
Garrantzitsuena bakoitzaren ahalmenean sinestea da, norberan eta bere ideian. Hasierako beldur sentsazioagatik ez trabatzea. Geldiarazten gaituzten hesi emozionalak dira eta txiki sentitzea eragiten digute. ZUREGAN SINESTEN BADUZU, BAITA ZURE PROIEKTUAN, PAZIENTZIA ETA JARRAIKORTASUNAREKIN gaindi daiteke.
Eta beste gai garrantzitsu bat, proiektuaren bideragarritasun plana ezagutzeko egin beharreko hausnarketa edo analisia burutzea da. Jauzi zaitez igerilekura, baina ura dagoela eta igeri egiten jakinda. Igeri egiten ez badakizu, eskatu laguntza edo flotagailua hartu. Jarraikortasun eta praktikarekin hobetzen joango zara.

Kontsumitzaileen Informaziorako Eskualde Bulegoak arreta zuzena eta dohaina eskeintzen du eta bere helburu nagusia, goierritarrak, kontsumo arloari dagokionez, dituzten eskubide eta betebeharren berri eman eta eguneroko bizimoduan erabiltzen laguntzea.

ZERTARAKO BALIO DU

Hiritarrek, ondasunak erostean eta zerbitzuak erabiltzean, kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa dituzten eskubideak nola babestu behar dituzten azaltzeko.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexak eta erreklamazioak jaso eta dagozkien entitate eta erakundeetara bideratzeko.

KIUBek EZ DITU HONAKO HAUEK ONARTZEN

• Profesionalek edo empresariek eginiko erreklamazioak ez dagoelako azken kontsumitzailerik
• Partikularren artean sortutako arazoak (etxebizitzaren salerosketa, kotxearen salerosketa ...)
• Auzokideen arteko arazoak (Jabetza Horizontala).Era horretako kontuetan BIZILAGUN erakundera jo daiteke
• Hiri alokairuei loturiko kontuak,salbuespen batekin, kontratazioa Agentzi batekin egin denean.
• Administrazio Publikoaren aurkako erreklamazioak. Kontu horietarako dagokion Administrazioko zerbitzu publikora jo beharko da.

HARREMANETARAKO

ORDIZIA : Astelehena eta Asteazkena Tfnoa. 943 881 642
Udaletxean. Kale nagusia 24, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

BEASAIN : Asteartea eta Ostirala Tfnoa. 943 886 908
Martina Maiz, 3 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

LAZKAO : Osteguna Tfnoa. 943 088 080
Euskadi Enparantza, z/g Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Ordutegia 10:00etatik 14.00etara