Goinatur-SIG

goinatur SIG

Goinatur-Gis proiektua

Goierrin natura edota paisaia ikuspegitik garrantzi berezia duten guneen inbentario digitala

Agenda 21eko 2014-2020 plan estrategikoaren ildo nagusienetako bat eskualdeko ingurune kulturala eta naturalaren azterketa da, eta horren baitan garrantzi handiko guneen identifikazio, kontserbazio eta berreskurapen jarduerak daude.

Ildo honen baitan aurrera pausuak emateko Goiekik Aranzadi zientzia elkartearen bidez Goierrin natura edota paisaia ikuspegitik garrantzi berezia duten guneen inbentario digitala egiteari ekin zion. Horretarako 2014ko apiriletik 2014ko azaroa bitartean hurrengo ekintzak gauzatu ziren:

  1. Eskualde mailako natur ondarearen informazio digital baliagarriaren bilketa eta eguneratzea.
  2. Eskualde mailan kontserbaziorako zein errestauraziorako puntu-beroen identifikazioa.
  3. Informazio hori era praktikoan erabili ahal izateko GIS sistemaren prestakuntza.

Lan honen baitan Goierriko mapa digitalaren katalogoa eta interes bereziko guneen inbentarioa sortzeaz gain, ingurune naturalaren kudeaketarako eskualde mailako tresna berri bat sortu da (kartografia digital bateratura). Tresna berri hau sortu da bai udal teknikariek bai herritarrek informazioa geografikoa modu erraz batean kudeatu eta kontsulatu ahal izateko.

Eskualdeko kartografia digitala ezagutu nahi izanez gero click hemen.

Zure mugikorraren bidez tokian tokiko informazioa jaso nahi baldin baduzu click hemen.

 

Kontakturako telefonoa: 943 16 00 40