Gune Naturalak

 

Goierrin bi gune ditugu Parke Natural bezala katalogaturik. Gune hauek, bertako natur baliabideen ustiakuntza antolatua, eta ekologia, estetika edo hezkuntza ikuspegitik dituen balio interesgarriak elkarren osagarri izan daitezen, botere publikoen lehentasunezko jarduera eskatzen dute.

Aizkorri-Aratz  parke naturala

aizkorri 01 g

Aizkorri-Aratz Parke Naturalak 19.400 hektareako azalera du eta Altzania, Aratz, Aizkorri, Urkilla, Zaraia edo Aitxuri tontorrek eraturiko lerroak, Bizkaiko Golkoa eta Mediterraneoaren urak banatzen ditu. Bertan sortzen dira Gipuzkoako ibai nagusietako hiru: Deba, Urola eta Oria.

Bestetik, kareharriaren nagusitasuna oso nabarmena da, hari loturiko paisaia eta egiturak, mendikatearen ezaugarri adierazgarrienetarikoak direlarik.

Lurpeko uren zirkulazioak, esaterako, galeria-sare handiak sortu ditu. Bestetik, Aizkorri-Aratz Parke Naturalak gordetzen duen kultura-ondarea ere aipagarria da.

Informazio gehiago

 Aralar parque naturala

aralar 01 g

Aralarko Parke Naturalak 10.971 hektareako azalera du eta, Ganbo mendiak (1.412 m) alderdi gipuzkoarraren sabaia osatzen du.

Aralar, duela 50 milioi urte altxaturiko goi-lautada da, eta kareharriz osatuta dagoenez, elementu horri loturiko leize, haitzulo eta lurrazpiko errekak jasotzen ditu.

Parkearen azaleraren laurdena pagadiz estalita dago.

Horien gehiengoak, Lizarrustiko gaina eta Balankaleku artean agertzen dira, Gipuzkoako pagadirik zabalena osatuz. Natura-ondarearen benetako harribitxia.

Informazio gehiago

Oria garaiko natura 2000 sarea

oria

Oria ibaia da Gipuzkoako Lurraldetik igarotzen diren ibaietatik emaritsuena; zati txiki bat Nafarroako Foru Erkidegoari dagokio. Aizkorriko mendilerroko errekasto biltzaile txikietatik sortzen da. Esparru honek 10 kilometrotik gorakoa den ibai honen hasierako zatia, Segurarainokoa, hartzen du. Hortik aurrera Goierriko hirigune eta industriek jarraipen bat osatzen dute ibai-ahoraino. Esparru honen zati dira, halaber, Aralar mendigunetik jaisten diren Oria ibaiaren eskuin aldeko Agauntza eta Zaldibia ibaiadarren azken zatiak. Arroa iragazkortasun baxuko material detritikoetan barrera jaisten da, ibaiaren goiko zatia izateko bailara nahiko zabala sortuz. Hainbat eremutan sakonera gutxiko ibai-deposituak aurki daitezke.

Ibaiaren hasierako paisaia ingurunean koniferak, pagadiak eta hariztiak dira nagusi; horien ondoren, bailaratan, larreak eta nekazaritza-ustiakuntzak agertzen dira. Hirigune eta industrialdeak, ostera, ibai-terrazetan kokatzen dira, bailaretako gainazalaren zatirik handiena betez.

Informazio gehiago

 

Kontakturako telefonoa: 943 16 18 23