MEC: Merkataritza saltokiak modernizatzeko laguntzak - 2018

Ireki da saltokia modernizatzeko laguntza eskaera egiteko epea.

mec euskera

 

Merkataritza saltokiak modernizatzeko laguntzaren programak, aurten 2.038.000€ bideratzen ditu negozioa berrikuntzaren, kudeaketa tresnen eta azpiegiturak hobetzearen bidez sustatzeko.

Diru-laguntza hauek enpresa txiki eta ertanei zuzenduak daude, non hauen jarduera nagusia komertzializazioa den.

Diru-laguntzaren koberturak, merkatariak bere saltokiaren erakargarritasuna hareagotuko duten edota eskaintzen duten zerbitzuari balio gehigarri bat eransten dizkion ekintzak finantzatuko ditu.

Aurreko inbertsio-ehunekoak handitu egingo dira, honela, saltokiak hauetako baldintzaren bat egiaztatzen badu:


a) 2 puntu gehiago, 175001 UNE ziurtagiria, bitarteko bikaintasun-ziurtagiriak edo Saltokitik Enpresara programan parte hartzearen ziurtagiria badituzte.
b) Puntu bat (1) gehiago, baldin eta eskaera-egunean merkataritzako eskualde zein lanbide elkarteren batekiko lotura duela egiaztatzen badu, lotura hori saltokian egiten den inbertsioak han
irauten duen denbora bestekoa izanik, 5.3.b) artikuluan xedatu bezala. Horri dagokionez, saltokia Euskal Herriko Merkataritza Ganberetan berariaz sortutako Erregistroan inskribatutako erakunderen bateko kide baldin bada ulertuko da merkatarien elkarte bateko kide dela (erregistro hori ekainaren 17ko 148/1997 Dekretuari zor zaio, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Errolda sortu baitzuen).
c) Puntu bat (1) gehiago inbertsioa kudeaketa-softwarean egiten bada.
d) 2 puntu gehiago, laguntza eskatzen duen saltokiaren nagusiak edo gutxienez hango langile batek hezkuntza arautuko tituluren bat –Lanbide Heziketako erdi mailako zein goimailako titulua– edo Lanbidek emandako profesionaltasun-ziurtagiriren bat baduela egiaztatuz gero, tituluak merkataritzarekin zuzeneko loturaren bat badu betiere.
e) 2 puntu gehiago, laguntza eskatu duten merkataritza-saltokiko langileen erdiek gutxienez kontratu mugagabea dutela egiaztatzen bada.
f) 3 puntu gehiago, Berdintasun Plana edo lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko plana badauka, edo Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuneko Laguntza Erakunde izendatuta badago; izendapen hori Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak edo beste edozein administrazio publikok eginda.
g) 2 puntu gehiago, enpresa Kontsumobideko Arbitraje-Sistemari atxikita badago.
h) 2 puntu gehiago, saltokiaren enpresaburuak Berriz Enpresa enpresa-transmisioa bermatzeko programan edo erakunde publikoek zein pribatuek enpresa-transmisioa bermatzeko garatutako beste programaren batean parte hartu izanaren egiaztagiria izanez gero. Eusko Jaurlaritzan merkataritza- arloan eskumena duen sailak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganberek elkarlanean garatutako programa da Berriz Enpresa.
i) 2 puntu gehiago, balio erantsia dakarren edo berezitasuna ematen duen inbertsioa eginez gero, edota saltokiaren merkataritza-jarduera garatzeko ekimen berritzaile bat badakar.

Eskaera epea 2018ko uztailaren 2an, eguardiko 12:00etan amaituko da. Eskaerak iritsitako orden kronologikoan joango dira ebazten.

pdf 11Zenbakia MEC euskaraz (368 KB)

 

Data

07 Ekaina 2018

Kategoria

Ekintzailetza