Enpresa kudeaketa ikastaroa ekintzaile berrientzat

Atzo Lazkaoko Udalak antolatuta Ekintzaile berrientzat enpresa kudeaketa tailerra ospatu zen.

Enpresa Kudeaketa

Bertako partehartzaileek, mota guztietako enpresa egitasmoak azaldu zituzten. Ikastaroan zehar, enpresa ekimen bat burutu baiño lehen kontutan izan beharreko irizpide eta aldagai nagusiak zeintzuk diren jorratu dituzte. Hala nola, aztertu dituzten gai desberdinak segidakoak izan dira:

-Ekintzailearen profila.
-Iharduera/Merkatu analisia
-Marketing Plana.
-Ekonomi -Finantza arloa.
-Egitura Juridikoak.
-Betebehar administratiboak.
-Dirulaguntzak

Prestakuntza ikastaroaren ostean, sustatzaile bakoitza bere negozio ideiaren enpresa plana burutzeko lanetan hasiko da. Sektore desberdinetako proiektu eta ideia interesgarri ugari plazaratu dituztenez ea orain proiektu horiek enpresa gauzatzeko gai diren eskualdeko ekintzaile hauek eta beraien ametsak egi bihurtzen dituzten.

Animo eta zorte on!!!!!

Data

07 Azaroa 2018

Kategoria

Ekintzailetza