Skip to main content

33 mikroenpresa sortu dira 2018an Goierrin.

 inkubategia

2018 urteko balantzea egin ondoren, eta datu hauek ezagututa, urte berria indartsu eta ilusioz hasten dugu.

Goiekiko Ekintzailetza arloak duen helburu nagusietako bat bailaran kalitatezko enplegua sortzea da. Horregatik enpresa proiektu bat aurkezten duenari aholkularitza eskaintzen zaio eta tutoretza pertsonalizatua ematen zaio, besteak beste, autoenplegu informazio orokorra emanez, bideragarritasun planean oinarritutako negozio ideien azterketa landuz, banakako tutoretza enpresa plana garatuz, enpresa kudeaketa mailako prestakuntza eskainiz, finantzaketak lortzeko erraztasunak hitzarmen ezberdinak edukiz, diru laguntzen kudeaketa eta enpresa inkubategi zerbitzua emanaz.

Urte oparoa izan da 2018a ekintzailetasunari dagokionez, enpresa sorrerari eta honi dagokion lanpostu sorrerari dagokionez. 33 enpresa sortu dira Goierrin, eta honi esker 52 lanpostu zuzen sortu dira eta proiektu horiek guztiak martxan jartzeko egin den inbertsioa 917.980 eurokoa izan da. Sortutako enpresak 33 izan badira ere, askoz gehiago izan dira, ideia bat buruan dutela Goiekira aholku eske hurbidu direnak. 2018an 86 pertsona pasa dira gure zentrotik. 
2016 urtetik hasita hobera doan tendentzia bat nabari dugu. 2017 urtean datuak nahiko onak izan ziren, eta 2018an igoera hori kontsolidatu egin da.

Sortutako enpresa gehienak enpresei nahiz norbanakoei zuzendutako zerbitzuei lotuak daude, merkataritza eta ostalaritzak agertzen direlarik jarraian. Hainbat alorretakoa dira sortutako enpresak: arropa eta osagai dendak, tailer mekanikoak, arkitektura estudio, aholkularitza etxeak, komunikazio, diseinu eta publizitate arloko enpresak, dron bidezko filmaketa eta edizioak, software garapen zerbitzuak, marketin digital zerbitzuak, fisioterapia, osteopatia, fisiologia zerbitzuak...


Zerbitzu bera ematen jarraitzeko asmo guztiarekin aurkitzen gara Goierriko berrikuntza gunean eraiki berri den iegoitzan. Negozio Berrien Fabrikak (NBF) lehiakortasuna, elkartasuna eta berrikuntza bultzatu nahi ditu, besteak beste. Beraz orain da garaia, ekarri zure ideia enpresariala, zuri laguntzeko gaude!

Data

07 Otsaila 2019

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00