EMEKIN Gipuzkoan ekin nahi duten emakume guztiei dago zuzendua. Horrenbestez, enpresa proiektu bat duten eta hura abian jarri nahi duten emakume eta emakume multzo guztiak izan daitezke programaren onuradun.

image001 1

Enpresa abentura bati ekin nahi dion emakumea baldin bazara, horri buruzko ahalik eta informazio gehien izan behar duzu,

• Ideia errealista al da?
• Bideragarria al da teknikoki?
• Bideragarria al da ekonomikoki?
• Hura gauzatzeko baldintzak ematen al dira?

Galdera horiei erantzuna ematen laguntzea da Goiekiren helburua, prozesu guztian bidelagun izanez eta babes sare kualifikatu bat eskainiz.
Enpresa sorkuntza prozesuan EMEKINek emandako laguntza hiru urratsetan oinarritzen da:

1)- Hasierako orientazioa

2) - Erabakitzeko laguntza

3)- Tutoretza eta jarraipena

1)- HASIERAKO ORIENTAZIOA: Ezagutu, orientatu eta baloratu.
Emakume ekintzaileei ASPEGI elkartearen bulegoetan egiten zaie harrera elkarrizketa pertsonal baten bidez, eta beren negozio ideietan funtsezkoak diren elementuekin lotutako orientazioa ematen zaie. Proiektua balioesten da eta Emekin Programara gaineratu ala ez erabakitzen da.


2)- ERABAKITZEKO LAGUNTZA: Enpresa proiektua.
Erakunde homologatuak, ekintzaileen bidelagun bihurtuta, dira, haiekin batera, erabakia ezagutza eta segurtasun gehiagorekin hartzeko behar beste argudio izateko negozio ikuspuntu bat, bideragarritasun plan bat eta finantzaketa plan bat gaineratuko duen Enpresa Proiektu bat garatuko dutenak.
Fase honen garapenerako aholkularitza homologatu sare bat du EMEKINek. Non GOIEKI sare horren kide den.


3)- TUTORETZA ETA JARRAIPENA.
Enpresa Plana egin ostean martxan jartzen diren proiektuak, hau da enpresa ideaia errealitate egitean, Emekin Jardueraren babesa izango du, Tutoritza eta Jarrainpen Fasea martxan jarriz.
Proiektua martxan dagoen lehen hilabeteetan sortuko diren zalantza, kezka, beldur eta ziurgabetasunen aurrean era gaitu batez babesa ematen jarraitzea da honen helburua.

 

Bestalde formakuntzei dagokienez hurrengo datak:

Otsalak 22 Febrero

Goizez - 9:00 - 13:00

Martxoak 4 Marzo

Goizez - 9:30 - 13:30

Martxoak  27 Marzo

Ordua zehaztu gabe

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan! 

Negozio Berrien Fabrikan kokatu berri gara, hemendik lehiakortasuna, elkartasuna eta berrikuntza bultzatu nahian. Gerturatu zaitez!