lazkao 2

Lazkaoko Udalak onartu berri du herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko diru laguntzetarako 2019. urterako deialdia.

Dirulaguntza hauen helburua, merkataritza eta ostalaritza jarduera berriak sustatzeko eta irekita daudenak berritu eta modernizatzeko erraztasunak ematea da.
Laguntzaren oinarriak, aurreko urteko berak izaten jarraitzen dute. Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta emanda dauden Lazkaoko merkataritza eta ostalaritza jardueren titularrek eskatu ahal izango dute laguntza, baldin eta 2019an zehar merkataritza edo ostalaritza jarduera bat ireki edo berritzen badute.

Irekiera berria izateagatik 250 euroko zenbateko finkoa emango du udalak. Lokalak egokitzeagatik, berriz, justifikatutako gastuaren %12-ra arteko laguntza eskatu ahalko da, diru laguntza gehienez ere 1.000 eurokoa izanik.

Laguntza eskaerak udaletxean aurkeztu behar dira, 2019ko abenduaren 31 baino lehen.
Laugarren urtez onartu du laguntza hau Lazkaoko Udalak.