Skip to main content

MEC 2019. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak

Merkataritza

Bizitegitik barneko eremuan kokatuta dauden Euskal Erkidegoko merkataritza-saltokiak modernizatzea.


Diruz lagungarriak izango dira lokala, altzariak eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, gehi kanpoko zein barneko elementuak, hala nola errotuluak. Proiektuak diruz lagundu ahal izateko, inbertsioa 4.000 eurokoa baino handiagoa izan beharko da aktibo horietan.

Baskula elektronikoak, ekipo informatikoak, horietarako aplikazioak eta osagarriak, betiere baldin eta merkaturatze-prozesuetan txertatuta badaude edota enpresaren kudeaketarako badira, on-line salmentako webguneak sortu eta ezartzeko lanak eta merkataritza-saltokiaren webgunea gailu mugikorretara egokitzea.

Ekipo informatikoetako inbertsioa mugatuko da, eta, gehienez ere, ekipo informatiko oso batek jasoko du diru-laguntza merkataritza-saltoki bakoitzeko, baita periferiko mota bakoitzeko banak ere.

Ez dute diru-laguntzarik jasoko telefono mugikorrek, ezta profesionaletarako edo osasun-zerbitzuetarako makineria espezifikoek ere.

Edozein kasutan, laguntzaren xede diren aktiboak, merkataritza-jarduerarekin zuzeneko erlazioa izan beharko dute eta merkataritza enpresak berritu eta modernizatzeko, merkaturatze teknikak hobetu eta banaketa prozesuaren kostuak murrizteko erabiliko dira.

Ez dira izango inola ere diruz laguntzekoak lokalen erosketa ezta garraiorako elementuak edo renting edo leasing-aren bidez ekipamenduaren eskuratzeak ere.

Diruz lagundu ahal izateko, gutxienez 900 euroko inbertsioa egin beharko dute.

Eskaera egiten den unean inbertsioak eginda egongo dira eta enpresaren aktiboari gehituta eta, eskaerarekin batera, justifikatzen duten fakturak aurkeztuko dira.

Diru-laguntza, gehienez ere, 9.000 eurokoa izango da saltokiko eta urteko.Diru-laguntzaren zenbatekoa ezin izango da inola ere izan inbertsio onartu totalaren % 30 baino handiagoa

Agindu honetan zehaztutako inbertsioek inbertsio onargarriaren gaineko % 16ko diru-laguntza jasoko dute, diruz lagundu ahal izateko gutxieneko zenbatekoak beteta betiere.Aurreko inbertsio-ehunekoak handitu egingo dira, honela, saltokiak hauetako baldintzaren bat egiaztatzen badu:

a) 2 puntu gehiago kalitate ziurtagiria izanez gero.

b) 2 puntu gehiago, baldin eta eskaera-egunean merkataritzako eskualde- zein lanbide-elkarteren batekiko lotura duela egiaztatzen badu.

c) 2 Puntu gehiago inbertsioa kudeaketa-softwarean edo on-line salmentako webgunean egiten bada.

d) 2 puntu gehiago hango langile batek hezkuntza arautuko tituluren bat edo profesionaltasun-ziurtagiriren bat baduela, merkataritzarekin lotuta, egiaztatuz gero.

e) 3 puntu gehiago merkataritza-saltokiko langileen erdiek gutxienez kontratu mugagabea badute.

f) 3 puntu gehiago, Berdintasun Plana edo lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko plana badauka, edo Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuneko Laguntza Erakunde izendatuta badago

g) 2 puntu gehiago, enpresa Kontsumobideko Arbitraje-Sistemari atxikita badago

h) 2 puntu gehiago, enpresa-transmisioa bermatzeko garatutako beste programaren batean parte hartu badu

i) 2 puntu gehiago, balio erantsia dakarren edo berezitasuna ematen duen inbertsioa eginez gero, edota ekimen berritzaile bat badakar

Diru-laguntzaren zenbatekoa ezin izango da inola ere izan inbertsio onartu totalaren % 30 baino handiagoa izan, eta diru-laguntza, gehienez ere, 9.000 eurokoa izango da saltokiko eta urteko.

Diru-laguntzaren kalkulua egiteko fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta ateratzen den balioa hartuko da kontuan.

Data

31 Maiatza 2019

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00