inplantalariak1Tailer honen helburua gailu mugikorrak nola erabili ezagutzea da zure negozioa bizkortu eta eraginkorragoa egin ahal izateko abiapuntu eta oinarrizko ezagutzak jasoz.

Norentzat:
Edozein sektore enpresarialeko pyme, autonomo eta ekintzaileentzat zuzenduta, beren eguneroko lan profesionalean teknologiak integratzeko interes eta jarrera, negozio-ereduen balio-ekarpena bilatu nahian.


Data: Uztailaren 15a, asteartea.
Ordua: 10:00etatik 14:00etara.
Lekua: NBF Eraikina, Arranomendia, 5 - Ordizia.


Programa:
1)-POSIZIONAMENDU BIRTUALA sarean PRESENTZIA GEHIAGO izateko eta bezeroari zure negozioa bilatzea errazteko, zurearen antzeko negozio baten bila ari denean.

• Presentzia digital egoki bat izateko praktikak, hala nola web orrialdea edota sare sozialak nola kudeatu. Bilatzaile garrantzitsuenetan ongi posizionatuta nola egon.
• QR kodeen bitartez azkar eta zuzen zure presentzia digitalera ailegatu; nola sortu, onurak eta erabilgarritasuna zure bezeroek zuri buruzko informazioa aurki dezaten.
• Mapa birtualetan zure enpresa modu egokian kokatu. Bilatzaile nagusien mapa zerbitzuetan enpresa agertarazi.
• Irisgarritasuna eta Responsive web diseinuari buruzko aholkularitza, bisitariak edozein gailutik esperientzia egokia jaso dezan.
• Online erreputazioa: Alertak jarri gure sektorearen, konpetentziaren edota gutaz publikatzen diren gaiez jakitun izateko.

2)-BEZERO BERRIAK erakartzeko eta salmentak bultzatzeko negozioaren PROMOZIO AKTIBOA SAREAN:

• Sare sozialetan dinamizazioa, nire sektorean zeintzuk dira egokienak eta bertan nola aurkezten naizen.
• Interneten publizitatea: Noiz eta nola egin publizitate kanpainak.
• Presentzia profesionala duten sare sozialetan iragarkiak sortu eta kudeatu.

3)-Bezeroak fidelizatu ONLINE MARKETING-ari esker SALMENTA GEHIAGO lortzeko.

• Erregistratutako bezeroei mailing bidezko promozioa egin: nola diseinatu eta interesatuta daudenei bakarrik bidali.
• Whatsapp Businness aplikazioa erabiliz bezeroarekin beste komunikazio bide batzuk zabaldu.
• Eskaeren, iradokizunen edo gogobetetze inkestak biltzeko formularioak.
• Datu Babesaren Legea (LOPD) eta arau berriaren (RGPD) legeei buruzko aholkularitza.
• Datu analisia: Nola kontsultatu eta irakurri nire bezeroen jarreraren datuak.

4)-MODU EGOKIAN WEB ORRIALDEA POSIZIONATZEN duen enpresa, bezeroak bere orrialdera heldu daitezen modu arin eta zuzenean.

• Bilatzaileetan SEO posizionamendua hobetzeko praktikak, kokapena eta sektorea kontutan hartuz.
• Bilatzaileetan modu egokian agertzeko asmoz, webgunea dinamizatzeko praktikak.
• Enpresaren beste promozio kanalekin zerikusia duten praktikak.


Izena eman:
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, edo izena emateko, idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo 943 16 18 31 zenbakira deitu.