Enpresa-jarduerak sendotzeko laguntzak.

Captura2

XEDEA.
Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko 2019an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (ENPRESA-JARDUERAK SENDOTZEKO LAGUNTZAK)

AURREKONTUA.
1.990.742 euro.

PRESTAZIO EKONOMIKOA.

Prestazioa:

• Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 euroko laguntza jasoko du. Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.
• Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten kideen kasuan, diru-laguntza ez da inola ere 6.000 eurotik gorakoa izango kide guztientzat.

Diru kopurua:

• 875.926 euro 18 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei laguntzak emateko erabiliko dira. Gainera 445.926 euro emakumeei laguntzak emateko erabiliko dira.

• 1.114.816 euro 30 urteko edo gehiagoko pertsonei laguntzak emateko erabiliko dira. Gainera 350.370 euro emakumeei laguntzak emateko erabiliko dira.

Deskripzioa, banaketa-mota eta/edo prestazio-mugak:
Diru-laguntza jaso ahal izango da enpresa sortu berri baten proiektua sendotzeko beharrezko diren sustapen-, funtzionamendu- eta kudeaketa-gastuak ordaintzeko:

a) Langile Autonomoen Araubide Berezian norbere konturako langile gisa eginiko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak, edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzakoak edo nahitaezko mutualitate profesionalari dagozkionak. Gastu hori ez da hartuko diruz lagun daitekeen gastutzat, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste administrazio publiko batzuek diruz lagundu badute.
b) Proiektuari lotutako komunikazio-gastuak: publizitate- eta merchandising-kanpainak, saltoki eta ibilgailuen errotuluak, errotuluen argiztapena eta diseinua.
c) Web orrien eta sare sozialen diseinua, publizitate bannerrak beste enpresa baten web orrian, web orrialdeen mantentze-lanak, web orrian pluginak sartzearekin loturiko gastuak eta Facebooken sustatzeko zerbitzuen kostua.
d) Aholkularitza (zerga-, lan-, kontabilitate- edo administrazio-arloan, liburu-edukitzailetzarekin eta eguneroko zerga- eta kontabilitate-arloko betebeharrekin loturikoak, lan arriskuekin loturikoak, erakusleihoak aldatzeko eta hobetzekoak...) eta coaching-gastuak
e) Ekintzaileak eginiko prestakuntza-ikastaroak, zuzenean enpresa abian eta funtzionamenduan jartzearekin lotura dutenak, baldin eta diruz lagundutako aldiaren barruan hasten badira.
f) Negozio-lokalen errentamendua, betiere baldintza hauek betetzen badira: ez izatea familia-etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako eremu; ez egotea 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik lokalaren errentatzailearekin; eta ez izatea errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide partaide.

a), d) eta f) letretan adierazitako gastuei dagokienez, diruz lagunduko dira 6 hilabeteko epean egindako gastuak, diru-laguntza baiesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. 6 hilabete horiek hartuko dira diruz lagundutako alditzat.
b), c) eta e) letretan adierazitako gastu diruz lagungarriak izango dira deialdi 2018/10/05etik aurrera sortu eta ordaindutakoak, 6 hilabeteko epera arte, diru-laguntza baiesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

ORDAINKETA-MODUA:
Diru-laguntza honela ordainduko da:

• Lehenengo ordainketa: diru-laguntzaren % 46 diru-laguntza ematea onartu ostean, 2018ko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kargura.
• Bigarren ordainketa: 2019ko konpromiso-kredituaren kargura, benetan egindako eta egiaztatutako gastuengatik, eta gehienez ere gainerako % 54. Aurkeztu behar da:

o Fakturekin batera, ordainketa egin izana eta zein egunetan egin den justifikatzeko agiriak.
o Fakturen ordainketa guztiak honako hauen bidez egiaztatu beharko dira: transferentziaren, taloiaren, txekearen edo ordainketa justifikatzeko beste edozein agiriren kopia, edo dagokion zordunketa adierazten duen banku-laburpenaren fotokopia, edo finantza-erakundeak eginiko ziurtagiria.
o Eskudiruz eginiko ordainketak ez dira kontuan hartuko.
o 50 eurotik beherako (zergak kanpoan direla) gastuak frogatzeko fakturak eta agiriak ez dira kontuan hartuko justifikaziorako.
o Diruz laguntzeko gastuak negozio-lokalen errentamendu-gastuak badira, gainera, errentamendu-kontratua aurkeztu beharko da.

AURKEZPEN EPEA.
Laguntza eskaera aurkezteko epea 2019ko uztailaren 29an amaituko da.

Data

04 Uztaila 2019

Kategoria

Ekintzailetza