primer negocio cuadrada.jpg.thumb.1280.1280XEDEA.
Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko 2019an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (PROIEKTUA EZARTZEKO LAGUNTZAK)

AURREKONTUA.
1.000.000 euro.
PRESTAZIO EKONOMIKOA.

• 560.000 euro 18 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei laguntzak emateko erabiliko dira. Gainera 224.000 euro emakumeei laguntzak emateko erabiliko dira.
• 440.000 euro 30 urteko edo gehiagoko pertsonei laguntzak emateko erabiliko dira. Gainera 176.000 euro emakumeei laguntzak emateko erabiliko dira.

Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 euroko laguntza jasoko du. Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.
Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten kideen kasuan, diru-laguntza ez da inola ere 10.000 eurotik gorakoa izango kide guztientzat.

Adierazitako inbertsioak diruz lagundu ahal izateko, horiek 5.000 euro edo gehiagokoak izan behar dute, eta onuradunak eginak behar dute, EJZn alta eman baino hiru hilabete lehenago hasi eta EJZn alta eman ondoko hiru hilabete igaro baino lehenagoko tarte horretan. Edonola ere, diruz lagundu ahal izango dira, bakar-bakarrik, 2019ko urtarrilaren 1ean hasi eta diru-laguntza eskatu den egunera arteko exekuzio-epean gauzatutako inbertsioak.
Diruz lagundutako inbertsioek enpresa-jarduerari lotuta jarraitu beharko dute gutxienez bi urtez, eskuratu zirenetik aurrera (fakturaren data).

Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. 

Diruz lagundu ahal izango dira aktibo finko hauetan egiten diren inbertsioak, baldin eta jarduerarekin lotura zuzena badute:

a)Eraikuntzak (lokalak eskuratzea izan ezik).
b)Makinak
c)Instalazioak
d)Erremintak
e)Altzariak
f)Informazioa prozesatzeko ekipoak
g)Enpresa-jarduerari edo jarduera profesionalari zuzenean eta esklusiboki lotutako garraio-elementuak. Hauek bakarrik egongo dira:

- Salgaiak garraiatzeko erabilitako ibilgailu mistoak.
- Kontraprestazio bidez bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak.
- Kontraprestazio bidez gidariei edo pilotuei irakasteko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak.
- Probak, saiakuntzak, erakustaldiak egiterakoan edo salmentak sustatzerakoan ekoizleek erabiltzen dituztenak.
- Merkataritza-agenteen lanbideari lotutako joan-etorrietan erabilitakoak.
- Zaintza-zerbitzuetan erabilitakoak.

h)Frankizia-kontratuak.
i)Aplikazio informatikoak.
j)Merkataritza-funtsa.
k)Eskualdatze-eskubideak.

ORDAINKETA-MODUA:
Aldi bakarrean ordainduko da diru-laguntza, hura eman ondoren.

AURKEZPEN EPEA.
Laguntza eskaera aurkezteko epea 2019ko uztailaren 29an amaituko da.