Martxan dira aurten ere enpresa eta goierri eskolako ikasleen arteko proiektuak.

screen 1

Goieki-k eta Goierri Eskolak urteak daramatzate elkarlanean kultura ekintzailea lantzen. Honen helburua eskualdeko hainbat ikastetxeetan kultura ekintzailea sustatzea eta sentsibilizazio jardunaldia egitea da. Azken urteetan enpresek dituzten proiektu ezberdinen bitartez landuz.

 

Goierri Eskolako Administrazio eta Finantzako Goi Mailako zikloko ikasleekin burutzen dugun lan dinamika honetan ikasleak eta enpresak harremanetan jarri ditugu, enpresak planteatu duten behar zehatz baten inguruan bideragarritasun plan bat lantzeko asmoz. Ideia hauek Goierri Eskualdeko ETEE-kin elkarlanean lantzen dira.


Guztira 5 proiektu landuko dira eta proiektu honetan kolaboratzaile gisa Goierri Eskola, Lortek eta Goieki izan dira.


Irailetik abendura negozio ideiaren definizioz gain, produktu/zerbitzu edo merkatu berri baten merkatu azterketa landu dute, non produktua/zerbitzua, lehiakideak, bezeroak eta AMIA azterketa kontuan izan dute.

Data

30 Iraila 2019

Kategoria

Ekintzailetza