Gailu mugikorrak enpresan.

Tailer honen helburua gailu mugikorrak nola erabili ezagutzea da zure negozioa bizkortu eta eraginkorragoa egin ahal izateko abiapuntu eta oinarrizko ezagutzak jasoz.

mugikorrak


Norentzat:
Edozein sektore enpresarialeko pyme, autonomo eta ekintzaileentzat zuzenduta, beren eguneroko lan profesionalean teknologiak integratzeko interes eta jarrera, negozio-ereduen balio-ekarpena bilatu nahian.

Data:

Urriaren 8a, asteartea.
Ordua: 10:00etatik 14:00etara.
Lekua: NBF Eraikina, Arranomendia, 5 - Ordizia.

Programa:

• MUGIKORRETIK TALDEAN LAN EGIN:
o Agendan hitzorduak sartu eta ailegatu zaitez toki guztietara puntualtasunez eta bidean galdu barik.
o Lainoan informazioa gorde eta partekatu beste gailuetan eskura izateko.
o Mugikorrean egiten dituzun ekintzak gorde eta partekatu.
o  Gailu mugikorretatik zure ordenagailura sartu.
o Mugikorrean instalatuta dauzkazun aplikazioak ordenagailuan erabili lana errazteko asmoz.
o Talde-lana mugikorretik kudeatu, antolatu, banatu eta edozein momentutan lanaren egoera ezagutu.
o Post-it birtualetan betebeharrak eta gogoratze-abisuak idatzi eta partekatu.


• PRODUKTIBITATEA AREAGOTU:
o Dokumentuak eskaneatu eta beraiekin lan egin zuk idatzi bazenitu bezala (OCR).
o Konturatu zaitez mugikorrean zenbat denbora eman duzun eta berarekin zer egin duzun.
o Zure NAN dokumentuarekin mugukorretik bertatik dokumentuak sinatu.
o Gogoratu azken egunetan non egon zaren. Partekatu zure kokapena edonon aurkitu zaitzaten.
o Egunero hainbat alditan errepikatzen diren eginkizunak zure ordez egiteko mugikorra programatu.
o Zure deiak grabatu gerora errepasatzeko edo berridazteko.
o Erabili zure gailuak Moleskine bat bailitzan.
o Zure argazkiei apunteak gehitu eguneroko lanean laguntzeko.


• DATUETARA ETA ZURE NEGOZIORASARBIDEA ERRAZTU:
o Informaziora errazago ailegatzeko erabili itzazu erantzun azkarreko kodeak. Elkarbanatu modu azkarrean datuak, web orrialdeak, aurrekontuak, asebetetze inkestak, formularioak, etabar.
o Ahaztu itzazu kreditu txartelak. Mugikorrarekin ordaindu eta diru-transferentziak egin zure kontaktuen telefono zenbakiarekin bakarrik.
o NFC teknologiari esker zure gailuen artean informazioa partekatu.


• AREAGOTUTAKO eLANGILEA:
o Areagotutako errealitateari esker edozein hizkuntzatik testuak itzuli, edonorekin hitzegin ahal izateko.
o Errealitate birtualarekin formakuntza eman.
o Smartphonari ahozko aginduak eman betebeharrak egin edo informazioa azkar aurkitzeko.


• GAILUEN SEGURTASUNA ETA BERRIKUSPENA:
o Mugikorrera sarrera ez legitimoak identifikatu edo mugikorraren lapurra identifikatu.
o Galdu baduzu aurkitu zure mugikorra. Lapurtu badizute bertan dauden datuak ezabatu.
o Mugikorraren memoria kudeatzen eta optimizatzen ikasi.
o Teklatu desberdinak ezagutu eta bakoitzaren abantailak ikusi.

Izena emateko:
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, edo izena emateko, idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo 943 16 18 31 zenbakira deitu.

Data

01 Urria 2019

Kategoria

Ekintzailetza