resized image Promo 7

Deialdi honen xedea enpresa-proiektuen sustatzaileei 2020an eman beharreko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzea dam laguntza lerroen artean enpresa-jarduera bat hasten duten pertsonetatik hura ezartzeko laguntza ekonomiko baten beharra duten horientzako laguntzak, hau da, proiektua ezartzeko laguntzak.

 

Dirulaguntza jaso ahalko dute, deialdi honen babespean, zuzenean jarduerarekin lotuta dauden aktibo finko hauetan egiten diren inbertsioek, kontabilitate-plan orokorrak eta hura garatzen duten arauek ezarritako definizioaren arabera:


a) Eraikuntzak (lokalak eskuratzea izan ezik).
b) Makinak.
c) Instalazioak.
d) Tresnak.
e) Altzariak.
f) Informazioa prozesatzeko ekipoak.
g) Enpresa-jarduerari edo jarduera profesionalari zuzenean eta esklusiboki lotutako
garraio-elementuak.
h) Frankizia-kontratuak.
i) Aplikazio informatikoak.
j) Merkataritza-funtsa.
k) Eskualdatze-eskubideak.

Onuradunak:
Honako hauek izango dira deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun:
a) Enpresaburuak eta banako profesionalak.
b) Ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako kideak, betiere dirulaguntza norbere izenean
eskatzen bada.

Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 euroko laguntza jasoko du. Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.

pdf Proiektua ezartzeko laguntzak (542 KB) folder