telana

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, telelana aholkatu eta ezartzeko INPLANTALARIAK zerbitzua jarri du abian, autonomoen eta ETEen eskura, beren etxetik jarduerarekin edo haren zati batekin jarraitzea ahalbidetuko dien teknologiaren erabileran laguntzeko.

Zerbitzu hori doakoa izango da, eta autonomoentzako eta enpresentzako aholkularitza-esperientzia handia duen teknologia-aholkulari talde batek emango du modu telematikoan. Horri esker, enpresan tresna teknologikoak modu eraginkorrean ezartzeko eta erabiltzeko moduari buruzko balio-ezagutza izango du, telelana bermeekin eta segurtasunarekin ezartzea lortzeko.

Zerbitzua honako hauek eskaintzeko eta lortzeko diseinatu da:

  • Euskadiko autonomoen eta ETEen kolektiboan berehala ezartzea, modu telematikoan, hala eskatzen badute.
  • Birtualizatu daitezkeen, hau da, telelanaren bidez egin daitezkeen enpresako arloen identifikazioa.
  • Laguntza jarraitua, enpresa eskatzaileetan benetan ezarri ahal izateko gida baten bidez. Gida hori telefono bidezko eta urrutiko aholkularitza-zerbitzuari lagunduko zaio, honako arlo hauetan:
  • Informazioa bezeroekin, langileekin, hornitzaileekin, bazkideekin, ea. komunikatzea eta partekatzea.
  • Lankidetza-lana egitea enpresa-dokumentazioa sortzeko, hala nola eskaerak, lanak, ea.
  • Enpresarentzat funtsezkoa den informazioa urrutitik atzitzea, kontsultatzea, erregistratzea eta biltegiratzea, hala nola bezeroekiko harremanak, eskaeren fitxak, fakturak, ea.
  • Lanaren banaketa edo proiektuen/eskaeren egoera urrutitik kudeatzea.
  • Enpresaren kudeaketa eraginkorra ahalbidetuko duten informazioa aztertzea eta erabakiak hartzea, egoeraren, portaeraren eta joeren arabera, ohar/abisuen kudeatzaileekin.
  • Agendak/hitzorduak/entregak enplegatuekin, bezeroekin edo bazkideekin sinkronizatuta kudeatzea.
  • Bulegoko ekipoetara urrutitik sartzea.
  • Enpresaren jarduera azkarrago egiten duten jarduerak bizkortzea eta geolokalizatzea.
  • Konponbide multzo horri segurtasun ezin hobea emango dion zibersegurtasuna, datuak lapurtzea edo manipulatzea saihestuko duena.

Aholkularitza eskaera:

INPLANTALARIAK zerbitzua eskatzeko, autonomoak edo ETEak SPRIko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura jo behar du 

Zerbitzu horrek INPLANTALALARIAK zerbitzuarekin harremanetan jarriko du, eta zerbitzuak zer arlotan jardun dezakeen azalduko dio, telelanaren bidez.

Eskabide-orria: Eskatu hemen

Telefonoa: 902.702.142

Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.