IMG 2838

Goiekik ekintzaileei beren enpresa-proiektua abian jartzen laguntzen die. Baina pausoa eman eta ideia negozio bihurtu aurretik, bideragarritasuna aztertu behar da, izan ere, oso garrantzitsua da negozio ideia bideragarria izatea errealitate bihurtu aurretik.

Joan den astean antolatu genuen tailerrean, bideragarritasun-plana landu eta proiektuarekin aurrera jarraitzen duten sustatzaileekin bildu ginen, kontuan hartu beharrekoak ezagutzeko.
Horretarako, Iragest Cogerentziaren konpaniaz gozatu genuen, enpresa berriak sortzen eta finkatzen espezializatutako aholkularitza enpresa. Jardunaldian zehar ekintzarako gakoak ezagutu eta horiei buruz hausnartu genuen, negozioko normaltasun berria nola hartu kontuan, negozioaren kudeaketa ekonomikorakoa nola eraman eta ekintza plan bat diseinatzearen garrantzia.