Leader 2020 Laguntzak

resized Leader 2020

2015-2020 aldirako Euskadiko LGP-aren esparruan onartu zen LEADER zonako landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak.

Xedea
Toki Garapen Parte Hartzaileko Estrategian (LEADER ikuspuntua) zehaztutako helburuak betetzera bideratutako diru-laguntzen deialdia egitea. Deialdia Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2016ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Programan zehaztutakoaren arabera (plana Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C (2015) 3479 Erabakiaren bidez onartu zen).

Laguntza lerro hauek dira:

1. Ekintzailetzarako laguntzak

2. Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsiotarako laguntzak

3. Besteren konturako kontrataziorako laguntzak

4. LEADER herrien azpiegituretarako, oinarrizko zerbitzuetarako eta berritzeko inbertsiotarako laguntzak

5. Etxebizitzarako laguntzak

Informazio gehiago

Data

10 Iraila 2020

Kategoria

Ekintzailetza