INDARGUNE

Covid-19-ak sortutako egoera zail honen aurrean, inguruneko enpresei laguntzeko premia sentitzen du Goiekik. Hala, Indargunea zerbitzuaren berri eman nahi dizuegu, zuen interesekoa izango delakoan.

Aurreko urte amaieran Goiekik enpresen eskuetan jarri berri zuen zerbitzua da Indargune. Helburua dagoeneko abian dauden enpresei kontsolidazio fasean laguntzea eta hauek beren negozioari buruzko galderak eta kezkak argitzea da.
Jakin badakigu une zail hauetan zaildu egingo zela enpresa askoren kudeaketa, eta lan honetan sor daitezken kezkak oso ugariak izan daitezkeela:

.-Enpresa-kudeaketa hobetzea
.-Negozioaren errentagarritasuna, kostu-azterketa
.-Pertsonen parte-hartzea bultzatzea enpresan
.-Enpresaren lehiakortasuna sustatzea
.-Enpresaren jarraitutasuna bultzatzea
.-Negozioaren dibertsifikazioa, bai merkatu berriak, bai produktu berriak
.-Lankidetza-proiektuen garapena
.-Etab.

Nori zuzendua dago zerbitzua?
3 eta 45 pertsona arteko enpresak, beren negozioa sendotu eta indartu nahi dutenak.
Zertan oinarritzen da zerbitzua?
Kontsultak Goiekiko bulegoetan egingo dira, aurretik hitzordua eskatuta. Lehenenik elkarrizketa bat burutu eta egoeraren diagnostikoa egingo da. Ondoren, enpresaren beharren eta arazoen arabera, zenbait ekintza gomendatu eta proposatuko dira.
Zerbitzuaren kostua
Arazoa identifikatzeko lehen fasea, egoeraren diagnostikoa eta lan proposamena doan izango dira. Ondoren, exekuzio faserako, Goiekik informazio eta aholkularitza emango ditu gainerako zerbitzuak finantzatzeko laguntzak bilatu ahal izateko.

Informazio gehiago
943161831
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.