Skip to main content

EKINTZAILETZA 2020

2020 urtea eremu guztietan ezin ahaztezina izango da, maila batean edo bestean denongan eragina izan du. Aurretik inoiz ikusi ez bezala osasuna eta ekonomia jokoan jarri dituen krisia izan da eta pertsona asko egoera larrian jarri dituena.

Asteak aurrera egin ahala eta modu batean edo bestean normaltasun berri baten beharrarekin denok egoera berrira egokitu behar izan gara geure bizitzekin aurrera jarraitu ahal izateko.
Atal honi dagokionez, gezurra badirudi ere, garai zail hauetan hainbat sustatzaileen animoa gogor iraun du eta esfortzu eta motibazioarekin euren negozioak abian jarri dituzte.
Jarraian, 2020an enpresa ekimen berrien eremuan lan egindako emaitza batzuk azalduko ditugu:

- Kontsulta kopurua: 71
- Landutako bideragarritasun planak: 41
- Sortutako enpresak: 24
- Sortutako lanpostuak: 34
- Inbertsio maila guztira: 374.802€
- Emakume sustatzaileak: %60
- Gizonezko sustatzaileak: %40
- Ikasketa maila: %53 Goi mailako ikasketak
- Adina: %36 25-35 urte bitartean

NUBE DE PALABRAS

Datu orokor hauez gain, pandemiak ere Goiekiren egunerokotasunean eragina izan du, eta ohiko zerbitzuez gain, 2020ko hilabeteetan aholkularitza zerbitzua egokitu behar izan genuen Covid-19ak enpresetan eragin zituen kezka eta kalteei erantzuna emateko. Jarraian, gai honekin burututako hainbat ekintzen datuak luzatzen ditugu:

- Kontsultak: 430
- Laguntzen informazioa eta aholkularitza: 68

Amaitzeko, Goiekitik eskerrak eman nahi dizkizuegu hilabete hauetan zehar izan dituzuen kezka eta zalantzengatik gurena jotzeagatik eta guregan konfiantza izateagatik, eta espero dugu horrela jarraitu ahal izatea eta etorkizunak dakarzkigun erronkei aurre egiteko indarra eta kemena izatea.

GOIEKI CLAIM

Data

03 Otsaila 2021

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00