Skip to main content

Emakume Ekintzaileak

Goierrin ekintzaileen %38a dira emakumezkoak.

pexels edmond dantès 4347447 1
COVID-19a gure bizietara iritsi aurretik, 2020an, %5,4ko aldea zegoen gizon eta emakumeen ekintzailetasun jardueraren tasan, eta desberdintasun hori jaisten joan da, gaur egun %4,2a izatera iritsi arte. Azken datuen arabera, Gipuzkoan eta Euskal Autonomi Erkidegoan desberdintasuna % 4,2koa da, eta estatuan, berriz, % 5,1ekoa.

Zuk ere negozio ideia bat baldin baduzu eta martxan jartzea bideragarri den ala ez ikusi nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta Emekin Programaren onuradun zaren jakinaraziko zaitugu. Emekin-en xedea emakumeek sustatutako enpresa proiektuak bultzatuz, Gipuzkoan enplegua sortzea da. programa hau arlo pribatuaren eta publikoaren arteko elkarlanaren emaitza da, Gipuzkoako Foru Aldundiak ASPEGI eta Laboral Kutxarekin batera aurrera daramana, Europako Gizarte Funtsak %50 finantzatuta.

Laguntza pertsonalizatua eskaintzen zaie programan parte hartzen duten emakumeei, proiektuaren jarraipen osoa egiteaz gain: harrera, informazioa, prestakuntza, tutoretza, bideragarritasun plana eta laguntza lehen urtean, proiektua abian jartzen denetik hasita.
Emekin programari esker, azken 10 urteetan emakume ekintzaileek 849 enpresa sortu dira Gipuzkoan, ondorioz 1.189 lanpostu sortuz. Emekin programan 1.167 bideragarritasun plan lantzera iritsi dira.

Informazio gehiago hemen:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekintzailea/emekin/zer-da-emekin

Data

09 Martxoa 2021

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00