Goiekin aholkularitza ematen dizugu.

kooperatibak 1

Geroz eta ohikoagoa da Enpresa kooperatiboen sorrera Euskadin. Elkar-Lan sozietateak 2020an egindako aurkezpenean iaz 113 kooperatiba sortu zirela azaldu du.


113 entitate berri horietatik, gehienak, 107, lan elkartuko kooperatibak dira; 4 etxebizitza, erabilera lagapeneko 1 eta enpresa zerbitzuetako 1. Jarduera motari dagokionez, 42 zerbitzuen sektorean sortu ziren; 19 eraikuntzan; 8 ostalaritzan; 5 etxebizitzan; 5 nekazaritzako elikagaien sektorean; 5 elikagaietan; eta 5 merkataritzan. Kooperatiba horiek, guztira, 318 lanpostu dituzte, eta, beraz, batez besteko tamaina 2,8 lanpostukoa da eratu zirenean.


Erakundeak kooperatiben sorreran igoera «garrantzitsua» aurreikusten du aurten; izan ere, gaur egungo krisialdietan, handitu egiten dira lan-merkatu tradizionala ixtean.


Pertsona ekintzailearen profila


EAEko pertsona ekintzailearen profila hau da: emakumeak (%41) eta gizonak (%59), 25 eta 54 urte bitartekoak, eta goi-mailako edo erdi-mailako ikasketak dituztenak.


Forma juridiko kooperatiboaren alde egiteko arrazoiak azaltzean,% 39k adierazten du jaso ditzakeen abantailengatik eta laguntzengatik egiten duela, eta% 26k filosofiagatik (sozietate-uste sendoa); eta% 17k aholkularien gomendioagatik.

Goilan Fundazioak urteak daramatza Goiekirekin batera Goierriko ekintzailetza eta kooperatiben sorrera bultzatzen. 

Gogorarazi Goiekik ElkarLan-ekin kolaboratzen duela eta kooperatiba bat sortzen pentsatzen bazabiltza edo honen inguruan informazioa jaso nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.