Skip to main content

MEC – merkataritza- saltokiak modernizatzeko laguntzak 2021

MEC – merkataritza- saltokiak modernizatzeko laguntzak 2021

HELBURUA: EAEko merkataritza-establezimenduak, berrikuntzaren eta kudeaketa-tresnak eta azpiegieturak hobetzearen bidez, modernizatzea bultzatzea da Agindu honen xedea.

ONURADUNAK:
Agindu honetan araututako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte norberaren konturako langileek edo autonomoek, sozietate zibilek eta legez aratutako ondasun-erkidegoek, eta mikro-enpresek eta enpresa eta enpresa txiki eta ertainek, baldin eta haien jarduera nagusia merkataritzakoa edo zerbitzuetakoa bada.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK:
Agindu honi dagokionez, honako baldintza hauek betetzen dituztenak joko dira laguntza jasotzeko moduko inbertsiotzat eta hiru ildo desberdintzen dira:

  • 1.ildoa: Merkataritza-establezimenduaren irudia berritzea. Diruz lagundu ahal izateko inbertsioa gutxienez 4.000 eurokoa izan beharko luke. Lokala, altzariak eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, gehi kanpoko zein barneko elementuak, hala nola errotuluak.
    Besteak beste merkataritza-alorreko enpresa txiki eta ertainek merkataritza-gune itxi batean partekatutako espazio eta elementu komunak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko etxaurreak, zerbitzuak eta sarbideak berrantolatzeko eta modernizatzekoak, beti ere espazio eta elementu horiek saltokien titularrek berek jabekide-erkidegoko erregimenean kudeatuak badira.

  • 2.ildoa: Teknologia berriak eta berrikuntza sartzea. Diruz lagundu ahal izateko inbertsioa gutxienez 900 eurokoa izan beharko luke. Inbertsio honetan, baskula elektronikoak, ekipo informatikoak, horietarako aplikazioak eta osagarriak, betiere baldin eta merkaturatze-prozesuetan txertatuta badaude edota enpresaren kudeaketarako badira. Baita Ticketbai-ren lege berrirako softwarea edo ekipo informatikoa erostea ere.

  • 3.ildoa: Baldintza higieniko-sanitarioak.. Diruz lagundu ahal izateko inbertsioa gutxienez 900 eurokoa izan beharko luke. Inbertsio honetan, lurruneztagailuak, aire-purifikatu eta aireratzeko sistema, termometro digitalak, esterilizagailuak, kutsadura kentzeko alfonbrak eta pareko ezaugarriak dituzten ekipamenduak.

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:
Agindu honetan zehaztutako inbertsioek inbertsio onargarrien gaineko %25eko diru-laguntza jasoko dute, diruz lagundu ahal izateko gutxieneko zenbatekoak errespetatuz betiere. Diru-laguntza, gehienez ere, 9.000 eurokoa izango da establezimenduko.

AURKEZPEN EPEA
Eskabideak aurkezteko epea, hasi, deialdi-ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, goizeko 09:00etan, eta 2021eko ekainaren 26an bukatuko da, eguerdiko 12:00etan.

pdf MEC-Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak 2021 (258 KB)

Data

27 Maiatza 2021

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00