Skip to main content

Enpresa-jarduera sendotzeko laguntza (Lanbide)

Enpresa-jarduera sendotzeko laguntza (Lanbide)

Lanbidek proiektu berriak sendotzeko laguntza eskaintzen du ekintzaile berrientzat. Diru laguntza hauek proiektu berri baten sorreran sustapen-, funtzionamendu- eta kudeaketa gastuak ordaintzeko aukera ematen du.

Sei kontzeptu ezberdin finantzatu daitezke:

  • Langile autonomoen kuota.
  •  Komunikazio gastuak.
  •  Web orrien diseinua.
  •  Aholkularitza.
  • Prestakuntza ikastaroak.
  • Negozio lokalaren errenta.

Diru laguntzaren zenbatekoa 2.500 eurokoa da, gainera eskatzailea emakumea bada, zenbateko hori %15 handituko da. Eta, baita ere, ekintzailea 18 urtetik 30 urte bitartekoa bada, beste %15.
Laguntza bi ordainketa ezberdinetan jasoko da. Lehenik eta behin, lehenengo ordainketan guztizkoaren %40 ematen dute. Baina aldiz, bigarrengoa jaso ahal izateko, non lehenengo ordainketa baina hamar hilabete ondoren jasotzen den, Lanbideri aurretik aipaturiko sei kontzeptuetan 2.500€-ko gastuak edo gehiagokoak izan direla frogatu beharra dago. Lanbidek faktura hauek onartu ondoren laguntzaren gainontzekoa ordainduko du, %60-a.


Laguntza hauek eskatu ahal izateko identifikazio digitaleko agiri bat eduki beharko da. Hiru dokumentu-mota daude:

  1.  BAKQ (NAN/AIZ, pasahitza eta koordenatuak). Ziurtagiri hori udalerriko KZ-Gunean eskuratu ahal izango da.
  2.  Ziurtagiri profesionala hodeian.
  3.  Ziurtagiri digitalak. Ziurtagiri hori Donostiako NANaren bulegoan eskuratu ahal izango da.


Diru laguntza honen amaiera data ezarrita dago, eta 2021eko urriaren 29an bukatuko da.
Laguntza-eskaerak aurkeztutako ordenaren arabera ebatziko dira, aurrekontua agortu arte.


Informazio gehiago eta eskaera egiteko klikatu hemen.

Data

21 Ekaina 2021

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00