Bueltan dator Goierriko Enpresa Ekimen Berrien Sariketa. 2020 urtean pandemia zela eta, XXIII. Edizioa bertan behera geratu zen baina aurten momentuko egoerara egokitua bada ere, martxan jarri da Enpresa Ekimen Berrien XXIV Sariketa, eta posible balitz? Lemapean.

Sariketa udaberrian burutu izan da orain arte, baina, pandemia egoerak bultzatuta aurten udazkenean egingo da. Proiektuak aurkezteko epea ireki da eta 2021eko irailak 30 arte egongo da zabalik. Goierriko Garapen Agentziaren helburu nagusiak, ekintzailearen irudia, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea da.

XXIV. edizioak hiru kategoria izango ditu, Enpresa ekimen berriko proiektuak, Enpresan buruturiko proiektu berritzaileak eta Gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez.

1. ENPRESA EKIMEN BERRIKO PROIEKTUAK

Atal honek urteko proiektu ekintzaile onena saritzen du. Sustatzailearen irudia sustatzea, balio erantsi altuko enpresa berritzaileak sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu lehenengo kategoriak.

2020-2021 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten sustatzaileei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 6.000€ + 3.000€* izango da.

* Beti ere sortu den enpresa kooperatiba izaera juridikoa baldin badauka.

Ikusi 1. Kategoriako oinarriak pdf hemen (594 KB) .

2. ENPRESAN BURUTURIKO PROIEKTU BERRITZAILEAK

Bigarren kategoriak, Enpresek berritzeko egindako ahaleginak eta euren aldetik aurrera eramaniko ekintzak aintzat hartu, publikoki zabaldu eta saritzea du helburu.

Goierri eskualdeko ETEetan, 2020-2021 urtean zehar, berrikuntza proiektu bat gauzatu duten enpresei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.

Ikusi 2. Kategoriako oinarriak pdf hemen (513 KB) .

3. GIZARTE INKLUSIOA EKINTZAILETZAREN BITARTEZ

Orain dela bi urte sortu zen kategoria berri honek, urteko gizarte inklusioko enpresa ekimen berri onena saritzen du. Lan munduan txertatzeko zailtasunak dituztenei bultzada bat ematea, sustatzailearen irudia sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu kategoria honek.

2020-2021 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten zailtasun edo eta bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzendua dago eta proiektu onenak jasoko duen saria, enpresa eta enpresa ekimen berrien arloak eskainiko dizkion zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.

Ikusi 3. Kategoriako oinarriak pdf hemen (661 KB) .

Enpresa Ekimen Berrien XXIV. Sariketa Goierrin kokatuta dauden enpresei zuzendua dago eta proiektuak aurkezteko epea 2021ko irailak 30 arte izango da.

Ekin eta egin!