Skip to main content

Zure bezeroak fidelizatzeko 4 aholku.

Zure bezeroak fidelizatzeko 4 aholku.

Erraza izaten da bezeroak lortzea, baina fidelizatzea? Ez hainbeste.

Horretarako, 4 ekimen berri aurkezten dizkizuegu zuen dendetan abian jartzeko.

  1. Deskontu esklusiboak edo puntu- programa: ohiko bezeroei abantaila emateko eta dinamika horretara gehiago erakartzeko, merkatariak sari hauek eskain ditzake beren bezeroei: deskontuak, puntuak, truka daitezkeen baleak…
  2. Opari bereziak: teknika honek zerikusi zuzena du zure ohiko bezeroei egun seinalaturen batean oparitxo bat ematearekin. Hala nola, bere urtebetetze egunean, San Valentin egunean, gabonak, amaren/aitaren egunean…
  3. Iritzia emateagatik saria: denden alderdi garrantzitsu bat sare sozialetako aipamenak edo bisitak/edukiak dira. Hori sustatu ahal izateko, “Google my Business” profilean iritzia emateagatik, sare sozialetan argazkiak eta bideoak partekatzeagatik edo blog ezberdinetan esperientzia kontatzeagatik, jendea saritzen da.
  4. Deskontua newsletterrean harpidetzeagatik: web orri bat baduzu, gomendatu bezeroei newsletterrean harpidetzeko, eta eman %10eko deskontua hurrengo erosketan.

Aholku hauek martxan jartzera animatzen bazarete eta edozein zalantza izan ezkero ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko. Korreo hauen bitartez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edota telefono honetara deituz: 943 16 18 31.

Data

29 Iraila 2021

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00