Geroz eta gertuago dago TicketBAI ezartzeko epea, eta horrekin batera zalantza eta ardura berriak sistema honen funtzionamenduaren inguruan. Gipuzkoako Foru Aldundiak, TicketBAI ezarri beharra duten eragileei laguntzeko zerbitzu berri bat jarri dute martxan.

TicketBAI-eko behartuei lurraldeko zerga administrazioetako bulegoetan sistema berri honi buruzko informazio zuzena, zalantzak eta kezka guztiak argitzeko arreta presentziala jarri dute martxan. Arreta pertsonal hau emateko 15 teknikari kontratatu eta prestatu dituzte.


Zerbitzua erabiltzeko, ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea. Horretarako, 943 113 000 telefonora deitu daiteke edo Gipuzkoako Foru Ogasunaren webgunean (https://www.gipuzkoa.eus/es/web/ogasuna/cita ) txanda hartu.
Zergadun bakoitzak ordu erdiko tartea izango du, eta hitzorduak astelehenetik ostiralera izan daitezke 8:00etatik 14:30tara bitarte. Hainbat herrietako bulegoetan emango da zerbitzu hau; Errotaburu eta Okendo (Donostia), Azpeitia, Bergara, Eibar, Irun eta Tolosa.


Bestalde, TicketBAI sistemari buruzko laguntza jasotzeko beste arreta zerbitzu batzuk eskaintzen jarraitzen dute: telefono bidezkoa 943 113 000, arreta telematikoa (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) eta chatbot zerbitzua (https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/ticketbai).

 

DIRU LAGUNTZA

Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiak zuzeneko kenkari eta laguntza ugari ditu sistema berria betetzeko behar diren inbertsioak egiten laguntzeko.

Egindako inbertsioaren %30eko kenkari orokorra dago, 5.000 euroko mugarekin. Pizgarri hori handitu egingo da zergaduna TicketBAIren borondatezko aldian sartzen bada, egindako inbertsioaren %60raino, 5.000 euroko mugarekin.

Kenkariback izeneko mekanismoak pizgarriaren aplikazioa aldez aurretik aurreratzea ahalbidetzen du, 2022ko Errenta eta Gizarte kanpainen zain egon gabe.
Mekanismo hori aplikatu ahal izateko, onuradunak azken lau ekitaldietako zergak ordainduta eduki beharko ditu, epe horretan ordaindutako kopuru horiek itzuli egingo baitira.