Gipuzkoako Foru Aldundiak, TicketBAI sistema ezartzeko diru laguntzaren onuradun izan daitezkeen sektoreen zerrenda luzatu duenez, hauen inkorporazioa eta sistema berri honen sarrera errazteko borondatezko epea luzatu dute.

Sistema hori nahitaezkoa izango da 2022ko uztailaren 1etik aurrera jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztientzat, sei hilabetez atzeratu dutelako epea. Data honetatik aurrera inkorporazio fasea hasiko da, pixkanaka sektore ezberdinetako eragileak sartuko dira, eta 2023ko ekainaren 1ean amaituko da.

2023ko ekainetik, jarduera ekonomiko bat gauzatzen duten pertsona orok TicketBAI sistema ezarrita edukiko dute.