Skip to main content

Web orri erakargarri bat egiteko tresnak

Web orri erakargarri bat egiteko tresnak

Web orri bat sortzea erraza izan daiteke, baina besteengandik bereizteko desberdina eta erakargarria egitea gehiago kostatzen da. Baina, horretarako, aurreko artikuluarekin jarraituz, 5 tresna berri aurkezten dizkizuegu, zuen web orrietan ezar ditzazuen.

1. ADOBE COLR CC. https://color.adobe.com/es/create/color-wheel
Web-eko tonalitateen aukeraketa ez da arin hartu behar, kolore konbinazio bakoitzak itxura desberdina ematen baitu. Beti erraza ez denez, Adobe Color CC-k, profesionalak egindako milaka kolore konbinazio eskaintzen ditu, kolore korporatiboen aukeraketa errazteko.

2. GOOGLE FONTS. https://fonts.google.com/
Koloreak bezala, web orrian erabiltzen diren estilo eta iturriak zaindu behar dira. Lehiakideen artean nabarmentzeko eta letra-iturri polit eta desberdinak izateko dago Google Fonts. Munduko doako tipografia-oinarri handienetako bat da, eta edozein letra-estilo aurki dezakezu bertan.

3. WHATFONT https://chrome.google.com/webstore/detail/whatfont/jabopobgcpjmedljpbcaablpmlmfcogm
Interneten nabigatuz, hainbat blog eta web-orritan tipografia desberdin ugari aurki daitezke, eta baliteke oso gustuko duzun eta erabili nahi duzun bat aurkitzea. Horretarako dago, What Font, Google Chromeren luzapen bat, testu bat hautatu eta berehala zein tipografia mota den jakiteko.

4. CANVA. https://www.canva.com/es_es/
Canvan mota guztietako ikus-materiala sor dezakezu: posterrak, bannerrak, goiburuko irudiak, sare sozialetarako postak eta abar. Oso erabilgarria da web orri eta blogetarako, erabiltzaileei sartzen direnean inpresio on bat emateko. Aurrez zehazturiko txantiloi ugari eskaintzen ditu, eta horietan funtsak, ilustrazioak, argazkiak eta abar diseinatu eta erants daitezke, bakoitzaren gustura egokitzeko.

5. ICONFINDER. https://www.iconfinder.com/
Edukiari sormen ukitu bat emateko, ikonoak oso erabilgarriak dira. Hauekin eskaintzen diren zerbitzuak eta produktuak aurkezteko modu original eta desberdin bat da. Iconfinder doako eta ordainpeko ikonoen oinarri izugarria da, eta formatu eta kolore desberdinetako ikonoak aurki daitezke bertan.

Data

11 Azaroa 2021

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00