Berrabiarazi proiektuaren esparruan, bi formakuntza plan antolatu ditu orain arte Goiekik; Kudeaketa orokorra eta Hobetu zure enpresako finantzen kudeaketa. Azken hau, finantzen arlokoa izan da eta Elkargi entitatearen eskutik eman da azaroko hilabetean zehar. Formakuntza osoa, Goiekiko instalakuntzetan gauzatu da.

Hobetu zure enpresako finantzen kudeaketa formakuntzaren helburu nagusiak hiru izan ziren:

  1. Finantzaketa aukerak eta horien kostuak ezagutzea, bai eta entitate batek finantzaketa eskaera bat aztertzean erabiltzen dituen irizpideak ere.
  2. Enpresaren likidezia-egoera hobeto ezagutzen ikastea, diruzaintzaren aurreikuspen egokia egiteko gakoak ezagutuz. Hortik aurrera, kreditu-erakundeekiko finantzazio-beharrak kudeatzeko edo bezeroei kobratzeko edo hornitzaileei ordaintzeko politika doitzeko.
  3. Zirkulatzailean egindako inbertsioa neurtzea, hura berrikusten eta optimizatzen saiatzeko.

Helburu hauek lortzeko, ikastaroa hiru saiotan zatitu zen, saio bakoitzak gai bat jorratzen zuelarik: Hobetu zure finantzazioa, Planifikatu zure diruzaintza eta Optimizatu zure zirkulatzailea.

Deialdiak irekiak izan dira eta hiru saioek parte-hartze handia izan dute. Guztira, gutxi gora behera, hamabi enpresetatik hamasei pertsonak parte hartu dute. Asebetetze inkesten balorazioa oso positiboa izan da.

Formakuntza berriak antolatzen direnean orain arte erabilitako kanaletatik, sare sozialak, web orrialdea eta boletina, horren berri emango dugu. Gogoratu, Kudeaketa Orokorreko formakuntza martxan jarraitzen duela Goierri Eskolaren eskutik. Abenduak 15ean hirugarren tailerra gauzatuko da, urteko aurrekontuak eta altxortegi plana. Eman izena HEMEN!