Skip to main content

Goierriko Azokak spot berria kaleratu du

Goierriko Azokak spot berria kaleratu du

Goierriko Azoka proiektua aurrera ateratzeko lanak martxan jarraitzen dute. 2021eko ekainak 29ko aurkezpen ofiziala egin ondoren, inpaktu mediatiko handia izan zuena, ezinbesteko lan tekniko batzuetan murgildu zen ekimena. Horiek prest, abenduan Goierriko Azoka ezagutzera emateko hainbat komunikazio ekintza eta sare sozialetako estrategia landu dira.

Gainera, web gunea ezagutzera ematen duen eta kontsumo lokala sustatzea helburu duen spot bat kaleratu berri du Goierriko Azokak. Ikusi HEMEN. Abenduak 3an WhatsApp eta Goierriko Azokaren sare sozialen bidez hasi zen zabaltzen eta egun hauetan, Goierri Telebistan hamabost egunez emitituko da.

 

 

Gainontzeko ekintzen artean, proiektua ezagutzera emateko, bertako aldizkari, egunkari eta irratietan abenduko hilabetean zehar argitaratu edo zabalduko diren erreportaje, albiste eta iragarkiak prestatu dira.

Kanpaina osatzeko, udalekin elkarlanean eta plataformaren parte hartzea sendotzeko asmoz, esku-orrien banaketari ekingo dio Goierriko Azokak Goierriko herrietan.

Goierriko Azoka goierritarren erreferentziazko web gune bilakatzea da helburua, beraz, animatu eta zabaldu spot-a zure inguruan eta sare sozialetan. Kontatu zure lagun eta gertukoei zer den Goierriko Azoka eta jarraitu proiektua Instagram eta Facebook sare sozialetan. Partekatu eduki eta sentsibilizazio kanpainak, dagoeneko 1.000 jarraitzaile baino gehiago gara.

Proiektuan interesa daukazu eta kontaktuan jarri nahi duzu?

Apuntatu kontaktu datuak eta jarri gurekin harremanetan!

Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Telefonoa: 843 739 988

Egin dezagun gure Goierri!

 

Data

07 Abendua 2021

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00