Skip to main content

Kultura ekintzailea sustatzen

Kultura ekintzailea sustatzen

Goiekik OngiEtorri Ordiziara! Programan parte hartu du.

Ordiziako aniztasun departamentuan antolatu den Ongi Etorri Ordiziara! programak, etorkinek Ordizian dituzten baliabide eta zerbitzu guztiak ezagutzera eramateko helburu duen proiektu bat da. Azaroa eta abenduko asteazken eta ostiraletan hainbat ekintza eta hitzaldi izan dituzte, hauen berri izateko.


Bertan, Goieki, kultura ekintzailea sustatzeko helburuarekin eta eskaintzen ditugun zerbitzuen berri emateko, hitzaldi bat ematera gerturatu gara. Goieki zer den, zein departamentuk osatzen duen eta honen funtzioak azaltzeaz gain, enpresa bat martxan jartzeko ibilbidea zein den eta kontuan hartu beharreko urratsak zeintzuk atalean murgildu gara gehien bat.


8 pertsona izan dira hitzaldi honetan parte hartu dutenak, eta beraien enpresa munduan dituzten esperientzia eta galderak argitzeko aukera izan dutenak.

Data

10 Abendua 2021

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00