Inplantalariak zerbitzua zabalik

Inplantalariak zerbitzua zabalik

Inplantalariak-en helburua teknologien bidez negozio txikiak bultza-berritzea da, baita bizi dugun egoera berrira egokitzea ere, konektatuago dauden bezeroei zerbitzu berriak eskainiz.

Horretara iristeko, saio eta dinamika ezberdinak antolatzen ditugu gure eraikinean, eskualdeko negozio eta autonomoei zuzenduak. Digitalizazio munduan sartzeko lehen pausoak ematera animatuz eta honek ekar ditzakeen aukerak aprobetxatzeko informatuz.


2021eko urtean SPRIren Inplantariak zerbitzuaren bidez,1.500 negozio txikik doako aholkularitza eta ezarpen teknologikoko zerbitzua jaso zuten. 2-3 orduko tailerrak izaten dira.
Ezarpen teknologikoko 1.500 zerbitzu horietan, partehartzaileei burutu zaien jarraipenaren ondorioz, salmenten igoera nabaritu dutela azaldu dute (inkesta egindakoen % 35) baita digitalizatzeko garaian barne-kudeaketako hobekuntza (inkesta egindakoen % 55) nabaritu dutela.


Honako hauek dira Goiekiko instalazioetan jaso ditzakezun taldeko saio ezberdinak:

• Bulego moduan gailu mugikorra erabiliz enpresaren kudeaketa bizkortzea.
• Telelana, urruneko jarduera mantentzeko.
• Fakturazio TicketBAI.
• Zibersegurtasuna: Ezagutu zibererasoak eta nola saihestu.
• Ezagutu salmentako kanal berriak eta zerbitzuen eskaintza.
• Automatizatu zure eguneroko zereginak akatsak saihesteko eta denbora aurrezteko.
• Ezagutu zure negozioan aplika daitezkeen Errealitate Birtualeko aplikazioak zure bezeroari balio handiagoko zerbitzua eskaintzeko; betiere, zure konpetentziaren aurretik jartzea helburu hartuta.


Goiekitik jakinarazi nahi dizugu SPRIk mikroenpresa, autonomo eta ekintzailei zuzentzen dien aholkularitza teknologikoko Inplantalariak zerbitzuak zabalik jarraitzen dutela. Lehen seihileko datak azaltzen dizkizuegu.

• Urtarrilak 25 – TicketBAI fakturazioa.
• Otsailaren 21 – TicketBAI fakturazioa.
• Martxoaren 22 – TicketBAI fakturazioa.
• Apirilaren 26 – Aurreztu denbora eta eman zerbitzu hobea zure bezeroari kudeaketa digitalarekin.
• Maiatzaren 23 – TicketBAI fakturazioa.
• Ekainaren 21 - Ezagutu salmenta kanal eta zerbitzu digitalak eskaintzeko kanal berriak.

Data

13 Urtarrila 2022

Kategoria

Ekintzailetza