Erein diru laguntza eskatzeko epea ireki da, bi lerro hauetan sailkatzen dena: Enpleguaren sorrera garbirako laguntza eta mikroenpresen eta ETE-ak eratzeko eta garatzeko laguntza.

HELBURUA:
Laguntza honen helburua landa-garapena da. Hau, landa-eremuak hazi eta suspertzeko prozesua da, biztanleriaren bizi-baldintzak hobetzeko, funtsezko hainbat ardatzen bidez, hala nola, ardatz ekonomikoa, soziokulturala, ingurumenekoa, etab.

LAGUNTZA JASO AHAL IZATEKO BALDINTZAK:

  • Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak eratu eta garatzea diru laguntza. G4,G5 eta G6 landa eremuetan kokatutako enpresak izan behar da.
  • Enpleguaren sorrera garbia. G4, G5 eta G6 landa eremuetan kokatutako enpresak izan behar da, eta nekazaritzakoa izango ez den beren autoenplegua sortuko duen proiektu bati ekin behar da.

*Enpresa kokatu behar den herriaren landatasun maila jakiteko, taula hauetan begiratu: Landa eremuko taulak

ESKAERA EPEA:
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 1ean hasiko da eta 2022eko otsailaren 28an amaituko da.


Laguntza edo zalantzaren bat izanez gero, jarri harremanetan 943 16 18 31 telefono zenbakiaren bidez edo posta elektronikoaren bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Informazio gehiagorako sartu esteka honetan: Erein 2022