Kultura ekintzailea sustatzen

Kultura ekintzailea sustatzen

Urteak dira Goiekitik, kultura ekintzailea sustatzeko helburuarekin, eskualdeko hainbat ikastetxeetan sentsibilizazio kanpainak egiten direla. Ikastetxe ezberdinetan ematen dira jardunaldi hauek, zehazki, Oianguren Institutua, Jakintza Ikastola, La Salle eta Goierri Eskolan.

Azken ostiralean, Oianguren Ikastetxeko Haur Hezkuntzako Goi Maila ikasten ari diren ikasle taldea gerturatu zen Goiekira. Bertan, eraikin berria ezagutzeaz gain, Goiekiren aurkezpen orokor bat egin zitzaien. Goieki zer den, bertan dauden departamentuen funtzio, zeregin eta proiektuak, enpresa bat martxan jartzeko pausoak zeintzuk diren eta Bideragarritasun Plan bat nola egin azaldu zitzaien.

Ikasle horiek, Enpresa moduluaren zehar enpresa bat eratzeko pauso edo aurre pausoak landu dituzte kurtsoaren zehar. Eta, hitzaldi honetan beren proiektuen hausnarketa sakonago bat egiteko eta beraien zalantza guztiak argitzeko aukera izan dute.

Aurretik aipaturiko ikastetxeak, urteetan zehar ekintzailetza proiektuak lantzeko helburua dute eta Goiekik, prozesu horretan zehar parte hartzeko aukera du. Horregatik, aurten ere aurreikusten da beste hezkuntza zentro batzuekin kolaboratzea, helburu berdinetako hitzaldiak emateko.

Data

01 Otsaila 2022

Kategoria

Ekintzailetza