Skip to main content

Gehiago saltzeko 8 merkataritza ekintza

Gehiago saltzeko 8 merkataritza ekintza

Negozioaren salmentak sustatu eta salmenta-estrategia egokiagoa martxan jartzeko, ekintza komertzial batzuk proposatzen ditugu.

Ekintza komertzial bat martxan jarri aurretik egoeraren nondik norakoa aztertu behar da; hau da, ekintza bakoitzak gure negozioan duen bideragarritasuna analizatu behar da. Beti ere, kontuan hartuta merkataritza ekintza horiek negozioaren publiko potentzialari begira egin behar direla. Bestalde, ekintzak abian jarri ondoren, horiek arrakastatsuak diren edo ez jakiteko, monitorizatu egin beharko dira.

  1.  Prezio psikologikoak: Nahiz eta aldea zentimo bakarrekoa izan, produktu/zerbitzu bat erazago salduko da 9,99€tan 10,00€tan baino. Beste aukeretako bat, 3x2 motako formulak edota bigarren unitatea prezio erdian jartzea dira (aldaketa txiki hauek oso eraginkorrak izaten dira).
  2. Azken unitate/bezero aktiboak: “X unitate bakarrik geratzen dira erabilgarri” edo “Une honetan X pertsona daude produktu honi begira” motako formulak erabiltzean datza. Eskasia dagoela sentiarazten dio bezeroari, erosketa erabakia erraztuz.
  3. Kanpainak eta aldi baterako deskontuak: Kanpaina espezifikoak direla eta deskontuak aplikatzea.
  4. Instagrameko kanpainak: Sare sozialek bezero potentzialengana oso azkar iristeko aukera ematen dute, bereziki gazteengana.
  5. Google Ads: Googleko iragarkiek gure lehiakideen iragarkien gainetik kokatzea bermatzen digute. Horretarako, garrantzitsua da bilatzailean jarri nahi diren gako-hitzekin eta aurrekontu egokiarekin asmatzea.
  6. Babesletza: Negozioaren publiko potentzialari interesatzen zaizkion kirol, kultura, enpresa edo elkartasunezko talde edo ekitaldiak babestea. Formula honek ikusgarritasun handia eskaintzen digu.
  7. Ordainketa bideak erraztea: Webgunean eskaintzen diren ordainketa plataformak zabaltzea edo finantzaketa/kuota ordainketa bezalako irtenbideak eskaintzea (banku-txartela, transferentzia edo Bizum-a).
    Geroz eta ordainketa aukera gehiago eskainiz gero, orduan eta errazagoa izango da gure produktuak online erostea. Aukera horiek salmenta fisikorako ere aplikatu daitezke.
  8. Aipamenak: Beste bezero batzuen testigantza positiboak lortzeak irudia hobetzen lagundu dezake, bezero berriei sarbidea erraztez. Erabiltzaileen review horiek, sare sozialetan edota web orriak sartu daitezke.

Data

07 Apirila 2022

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00