Azken aste honetan Eskulangintza sektorea sustatzeko programa, lehiakortasuna hobetzeko, eta merkaturatzea eta gizartean duen balioa indartzeko diru laguntza argitaratu da.

ONURADUN IZATEKO BALDINTZAK:

Eskulangintzako jarduna ohikoa izatea.

  • Iraunkorki lanean ari diren langileak 10 baino gehiago ez izatea.
  • Gipuzkoak Eskulangintza Tradizional eta Herrikoiaren Errolda Orokorrean izena emanda egotea, Lehen Atalean.
  • Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotea.
  • Laguntzaren onuradun diren entitateek Gipuzkoan izan behar dituzte beren zerga helbide eta sozietate helbidea.

DIRU LAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

  1. Eskulangintzako enpresak
  • Makineriaren, tresnen, altzarien eta informazioa prozesatzeko ekipoen inbertsioak, baldin eta jarduerarekin zuzeneko lotura badute.
  • Web-orriak sortzea eta eguneratzea.
  • Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaintzeko kuotak.
  • Negozio lokalaren alokairua.
  • Kanpo aholkularitza, tailerraren kudeaketa hobetzen laguntzeko.
  • Azoketan parte hartzea.

 2. Eskulangintzako elkarteak

  • Eskulangintza sektoreko elkarte edota erakundeek azoka edota eskulangintza lehiaketak antolatzea.

DIRU LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Proiektu bakoitzerako gehieneko diru laguntzaren zenbatekoak:

  1. Eskulangintzako enpresak
  • Makineriaren, tresnen, altzarien eta informazioa prozesatzeko ekipoen inbertsioak, baldin eta jarduerarekin zuzeneko lotura badute: diruz lagun daitekeen kostuaren % 40raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.500 euro eman ahal izango dira.
  • Web-orriak sortzea eta eguneratzea: diruz lagun daitekeen kostuaren % 90raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.000 euro eman ahal izango dira.
  • Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaintzeko kuotak: diruz lagun daitekeen kostuaren % 100raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.500 euro eman ahal izango dira.
  • Negozio lokalaren errentamendua: diruz lagun daitekeen kostuaren % 90raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 800 euro eman ahal izango dira.
  • Kanpo aholkularitza, tailerraren kudeaketa hobetzen laguntzeko: diruz lagun daitekeen kostuaren % 90raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.000 euro eman ahal izango dira.
  • Azoketan parte hartzeko:
    • Gipuzkoatik kanpoko azoketara joateko bada, diruz lagundu daitekeen kostuaren %60 adinakoa izango da dirulaguntza, eta, gehienez ere, 2.000 euro azokako. Diruz lagundu daitekeen gastutzat joko da zoruaren eta erakusmahaiaren alokairu faktura, azokaren antolatzaileak egindakoa.
    • Gipuzkoako azoken kasuan, azokan izena emateko kostuaren %80rainokoa finantzatuko da, gehienez ere, 1.700 euro azokako.

Eskulangintza lantegi bakoitzari ezingo zaio guztira 5.500 euro baino gehiago eman.

  1. Eskulangintzako elkarteak
  • Azoka edota eskulangintza lehiaketak antolatzeagatik: % 65eraino finantzatuko da, gehienez ere 15.000 euro azoka bakoitzeko.

DIRU LAGUNTZA ESKATZEKO EPEA:

Diru laguntza honen eskaera egiteko epea 2022ko maiatzaren 31ean amaituko da.

Informazio gehiagorako: Hemen