Gipuzkoako Foru Aldundiak merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea digitalizatzeko prozesua bultzatu eta indartu nahi du, lurraldean ekonomiaren eta enpleguaren suspertzea lortzeko. Horretarako, diru-laguntza berri bat argitaratu dute, TicketBAI fakturazio-sistema berria Gipuzkoako enpresetan ezartzen laguntzeko.

ENPRESA ONURADUNAK:

  • Jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen taldeak eta pertsona juridikoak, baldin eta haien zerga-egoitza eta lantokia Gipuzkoan badago.
  • Deialdian aurkeztutako jarduerekin bat datozen enpresak. KONTSULTATU DEIALDIA HEMEN.

BALDINTZAK:

Zergabidearen bidez izapidetutako eskaeraren dataren aurreko 15 egun naturaletan TicketBAI altako 15 fitxategi gutxienez Gipuzkoako zerga-administrazioan jaso izana.

Laguntza emateko baldintza izango da dirulaguntza hauek argitaratzen direnetik 2022ko irailaren 1era bitartean, gutxienez 120 TicketBAI altako fitxategi bidaltzen jarraitzea.

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:

Laguntza 1.000 €finko izango da enpresa bakoitzeko. Zenbateko hori %20 (1.200 €) gehituko da TicketBAIko alta-fitxategiak euskaraz emititzen badira.

ESKAERA EGITEKO EPEA:

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 23an bukatuko da, 12:00etan.

 

Informazio gehiago: Hemen