Proiektua ezartzeko laguntza. Lanbide

Proiektua ezartzeko laguntza. Lanbide

Ekintzailea ezinbesteko faktorea da hazkunde ekonomikoa eta aurrerapena bultzatzeko, era horretan enplegu- eta aberastasun-aukera berriak sor daitezen. Horregatik, guztiz beharrezkoa da beren proiektuarekin banaka eta sozialki konprometituta dauden ekintzaileei modu integral batez laguntzea ekintzailetza prozesuaren fase guztietan.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEN KONTZEPTUAK:

Ekintzaileek beren enpresa-proiektua ezartzeko hainbat inbertsioei aurre egin behar izaten dute. Ondorengo aktibo finkoetan egiten diren inbertsioak, diru laguntza jasotzeko aukera izango dute.

  • Eraikuntza
  • Altzariak
  • Makinaria
  • Instalazioa
  • informatikoak
  • Informazio ekipoak
  • Merkataritza funtsa
  • Garraio elementuak*
  • Tresnak
  • Frankizia kontratuak

DIRU LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:

Inbertsio hauengatik diru laguntza jaso ahal izateko, faktura guztien batura 5.000 eurokoa baina gehiagokoa izan beharra du. Beti ere, inbertsio hauen fakturak 2021eko urtarrilak 1etik, eskaera data bitartekoak izanda.

Establezimenduaren diru laguntzaren zenbatekoa 3.500 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko. Baina eskatzailea emakumea izatekotan, zenbateko hori %15 handituko da. Eta, baita ere, ekintzailea 18 urtetik 30 urte bitartekoa bada, beste %15. Ordainketa hau aldi bakarrean jasoko du sustatzaileak, zenbatekoaren guztia izanik.

*Beharrezkoa da EJZn alta 2022 ko urtarrilaren 1 etik dirulaguntza eskatu den egunera arteko aldian ematea.

ESKAERA EGITEKO IDENTIFIKAZIO DIGITAL MOTAK:

Laguntza hauek eskatu ahal izateko identifikazio digitaleko agiri bat eduki beharko da. Hiru dokumentu-mota daude:

  • BAKQ (NAN/AIZ, pasahitza eta koordenatuak). Ziurtagiri hori udalerriko KZ-Gunean eskuratu ahal izango da.
  • Ziurtagiri profesionala hodeian.
  • Ziurtagiri digitalak. Ziurtagiri hori Donostiako NANaren bulegoan eskuratu ahal izango da.

ESKAERAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da:

  • EJZn alta eman izanaren ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta eman izanaren egiaztagiria.
  • Ondasun erkidegoa edo sozietate zibila eratu izana egiaztatzen duen agiria (hala badagokio)*
  • Inbertsioen plana.
  • Gauzatutako inbertsioak frogatzen dituzten fakturak bai eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak.

*Eskatzaileak ondasun erkidego edo sozietate zibil batean sartuta badaude horietako bazkide bakoitzak bere izenean eskabide bat egin beharko du.

ESKAERA EPEA:

Diru laguntza honen amaiera data ezarrita dago, eta 2022eko urriaren 31an bukatuko da. Laguntza-eskaerak aurkeztutako ordenaren arabera ebatziko dira, aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Informazio gehiago eta eskaera egiteko klikatu hemen.

Data

06 Uztaila 2022

Kategoria

Ekintzailetza