Gizarte-ekonomiako enpresetara bazkideak sartzeko laguntzak

Gizarte-ekonomiako enpresetara bazkideak sartzeko laguntzak

Xedea
Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, Lan eta Enpleu Sailaren bidez, 2022ko ekitaldirako eman ahal izango dituen diru-laguntzak arautzea eta deialdia egitea.

Laguntzek honako helburu hauek izango dituzte:

a) Langabeak kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara sartzea , bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

b) Besteen konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.

c) Desgaitasuna duten pertsonak bazkide langile edo lan-bazkide gisa enpresaratzea.

d) Nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta jarduera mistoetan diharduten ustiategien titularrak nekazaritza-kooperatibetan sartzea, bazkide gisa.

Prestazio ekonomikoa

Ezarritako epearen barruan beren eskaerak aurkezten dituzten interesdun guztiek, aurreikusitako agirien bidez agindu honetan eskatutako baldintza subjektiboak eta objektiboak betetzen dituztela egiaztatzen badute, 11. artikuluan ezarritako mugen eta zenbatzeko irizpideen arabera dagozkien diru-laguntzak jasoko dituzte.

Diru-laguntzen zenbatekoa eta zenbateko hori zehazteko irizpideak.

1.– Lan eta Justizia Sailak honako zenbateko hauek emango ditu, diru-laguntza gisa:

a) 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.500 euro.

b) 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 1.500 euro.

c) 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.000 euro.

d) 1.d) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.000 euro.

Informazio gehiago

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko irailaren 15ean bukatuko da.

Data

05 Abuztua 2022

Kategoria

Ekintzailetza