Iraila eta urria bitarte burutu da Estrategia Digitala Instagramen formakuntza, Enara Barandiaranen eskutik, IBARMIA enpresako marketin arduraduna, Goierriko Azoka Instagram profileko kudeatzailea eta online marketinean aditua.


Parte hartze handia izan duen formakuntza izan da, guztira 17 enpresetatik 20 pertsonak parte hartu dutelarik. Parte hartze handia dela eta, formakuntza bi taldeetan gauzatu da. Bi taldeak parte hartzaileek aukeratutako hizkuntzaren arabera banatu dira eta horrela, irailean gaztelaniazko taldeak burutu zuen formakuntza 11 enpresetako 11 pertsonekin eta urrian, euskarazko taldeak, 6 enpresetako 9 pertsonekin.


Estrategia Digitala Instagramen formakuntza 3 saiotan garatu da. Lehenengoan, Instagram-en algoritmoa, Algoritmoa gainditzeko gomendio batzuk, Argitalpen motak, Enpresa kontua eta Ariketa praktikoa: enpresa kontua aktibatu eta argitalpen mota ezberdinak sortu atalak landu dira. Bigarren saioan, gai nagusiak, Errepasoa eta ariketako zalantzak, Instagram-eko iragarkiak, Komunitatea sortzeko jokoak eta lehiaketak eta Ariketa praktikoa: Instagrameko Marketin Plana sortzea izan dira. Formakuntzari amaiera emateko, azkeneko saioan, Errepasoa eta zalantzak, IG Insights, Argitalpenen egutegia eta Ariketa praktikoa: Argitalpenen egutegia sortzea ikusi dira.

Balorazio orokorra oso ona izan da, formakuntzan parte hartu dutenek asebetetze inkesta bete dute eta formakuntzaren bataz besteko balorazio orokorra 9koa izan da. Horrez gain, gehien baloratu diren atalak hizlaria eta formakuntzako edukia izan dira.