Merkataritza modernizatzeko programa: funts teknologikoa

Merkataritza modernizatzeko programa: funts teknologikoa

Goiekiko ekintzailetza arlotik jakinarazten dizugu Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak abian jarri duela Funts Teknologikoa laguntza-programa.

Programa honen helburua merkataritza indartsuagoa lortzea da, honela aldaketei aurre egiteko, lehiakorragoa izatea eta kontsumo-aldaketa berrietara hobeto egokitzea lortzea.

Funts Teknologikoa merkataritzaren sektoreko enpresa txiki eta ertainei bideratuta dago zuzenean, eta eskabideak banaka edo merkataritza-elkarteen bidez aurkeztu ahal izango dituzte.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK

  • Eraldaketa digitalera bideratutako gastuak: Online merkataritza-estrategiaren eta komunikazio-estrategiaren, negozio-ereduaren eta erosketa-esperientziaren hainbat eremu hobetzeko teknologia berrien proiektuak izango dira.
  • Salmenta-puntua eraldatzeko gastuak: Salmenta-espazio fisikoa kontsumitzaileen behar eta ohitura berrietara nahiz kudeaketa-eredu berrietara egokitzeko teknologia berrien proiektuak izango dira.
  • Jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari lotutako gastuak: Energiaren eta baliabideen kontsumoaren efizientzia hobetzeko irtenbide teknologikoak aplikatzeko proiektuak izango dira.
  • Hornidura-kateari eta trazabilitateari dagozkien gastuak: Konponbide teknologikoen proiektuak izango dira, hornidura-katean, trazabilitatean eta ekonomia zirkularrean azken miliako entregaren efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko eginak.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA

1.– Dirulaguntza osoaren gehieneko zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen %100era artekoa izan daiteke.
2.– Erakunde eskatzaileak emandako dirulaguntza ezin izango da 50.000 eurotik gorakoa izan ETEen kasuan.

GUTXIENEKO INBERTSIOA
Diruz lagundu daitezkeen proiektuei dagokien gutxieneko inbertsioak ETEentzat, 1.500 eurokoa izango da (BEZik gabe).
Bakar-bakarrik onartuko dira 500 euro edo gehiagoko fakturak (BEZik gabe).

DIRUZ LAGUNTZEKO EDO GAUZATZEKO ALDIA 
Inbertsioak egiteko epea 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko martxoaren 31ra bitartekoa izango da, biak barne.

ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA
Eskabideak  aurkezteko epea 2022ko abenduaren 20an hasiko da, eta 2023ko urtarrilaren 19an amaituko da.

Edozein kontsulta edo argitalpenerako, jarri gurekin harremanetan (943 16 18 31).

Informazio gehiago hemen.

Data

02 Urtarrila 2023

Kategoria

Ekintzailetza