Skip to main content

Goierriko Azoka 2023-2026 estrategia lanketa

Goierriko Azoka 2023-2026 estrategia lanketa

Goierriko Azoka proiektua martxan jarri zenetik denbora pasa da, eta egoera ere asko aldatu da. Hori dela eta, Goieki eta BIDARI mahaiarekin elkarlanean, Goierriko Azokak, proiektua gaur egungo testuinguruan kokatu eta 2023-2026 estrategia berria landuko du.


Lanketa honen helburuak ondorengoak izango dira:

• Eskualdeko beharrei erantzunez, Goierriko Azokaren etorkizuna irudikatu, bisio eta helburuak definituz.
• Helburu horiek lortzeko estrategia operatiboak zehaztu.
• Goierriko Azokaren garapen eta hazkunde eredua eraiki.
• Eredu hori abiapuntutzat hartuta, ekintza plana zehaztu eta martxan jarri.

Bisio eta helburuak definitzeko emango den lehen pausoa hausnarketa fase bat izango da. Hausnarketa honetan, barne eta kanpo azterketa bat egingo delarik.

Barne azterketari dagokionez, lantaldearekin hainbat bilera egiteaz gain, Goierriko Azokako parte hartzaile diren negozioekin jardunaldi bat egingo da datorren otsailak 2an. Jardunaldi honek, parte hartzaileen egungo beharrak ezagutu, Goierriko Azokako plataformari dagokionez duten iritzia jaso, eta elkarrekin etorkizuneko bisio eta plan bat sortzea izango du helburu.

Noiz? Otsailak 2, 14:30etatik 16:00etara
Non? GOIEKIn
Zer landuko dugu? Goierriko Azoka plataformaren egungo balorazioa eta etorkizuneko helburu eta beharrak.

Goierriko Azokako parte hartzailea baldin bazara eta jardunaldian parte hartu nahi baduzu, formulario hau bete mesedez: https://forms.gle/fgHVFeoGHf5UWvKZ8

Bestalde, kanpo analisiari dagokionez, hainbat pertsonei elkarrizketa sakonak egiteaz gain, herritarrei eta parte hartzaile ez diren negozioei zuzendutako galdetegiak zabalduko dira. Herritar edo negozio moduan galdetegiak bete nahi izanez gero hemen dituzue eskuragarri:

Herritarrei zuzendutako galdetegia: https://forms.gle/qvfvWB8ZRarC75Ac6

Goierriko Azokako parte hartzaile ez diren negozioei zuzendutako galdetegia: https://forms.gle/23mbMmrX4wB4ca9g7

Animatu eta parte hartu !!

Data

19 Urtarrila 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00