Skip to main content

Kit Digitalerako deialdiak: ETEentzako soluzio digitalak ezagutu

Kit Digitalerako deialdiak: ETEentzako soluzio digitalak ezagutu

Atzo arratsaldean hasi zen Ingeniariak – Gipuzkoako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialak - Goiekirekin lankidetzan antolatutako doako digitalizazio-tailerretako lehena.

Hiru deialdi ezberdinetan jorratuko da gaia. Lehenengo honen helburua laguntza-programa hau azaltzea izan da eta ETEak digitalizatzeko programa honek eskaintzen dituen irtenbideak ezagutzea.

Ezin dugu ahaztu gure ingurunean digitalizazioak gero eta indar eta presentzia handiagoa duela. Hala ere, egia da oraindik bide garrantzitsua dagoela enpresen digitalizazioan. Pixkanaka eraldaketa digital horrekin bat egin eta aldaketa horrek eskaintzen dituen abantailez baliatu ahal izateko, denon eskura dauden tresnak eta laguntzak aurkeztu nahi dizkiegu negozioei.

Hurrengo saioa, ziklo honetako bigarrena, ‘Nire negozioaren kudeaketaren digitalizazioa’ izango da, eta Ingeniarien taldeak ere emango du. Tailerraren helburua parte hartzaile bakoitza ibilbide-orri batekin ateratzea da, negozioa digitalizatzen nondik hasi jakiteko. Tailerra martxoaren 14an izango da, eguardiko 13:30etan, NBF eraikinean, Arranomendia 5 – Ordizia.

Hirugarrena martxoaren 29an izango da, saio honekin prozesu osoa itxiko dute.
 
Informazio gehiago izateko eta izena emateko, egin klik hemen

Data

10 Martxoa 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00